Egungo arte-komunitatearen eta Enkarterrietako herritarren arteko bitartekotza egiteko kultur zerbitzutzat proposatzen dugu Pre- Bapore Atelier.

laura peña canive

Balmaseda, 1990. Ikus-entzunezko Komunikazioko lizentziaduna da Mondragon Unibertsitatean. Balio anitzeko ibilbidea egin du hasiera-hasieratik eta, hartara, orotariko lanak burutu ditu: komunikazio-diseinutik hasi eta arte-ikerketaraino eta kultura-pedagogietaraino. Bartzelonan ikusmen-arteko eta hezkuntzako ikasketak amaitu ondoren, Experimentem amb l ́Art zentroan aritu zen. Arte-bitartekotzako proiektu bati lotu zitzaion bertan, Fundació Antoni Tàpiesekin eta Escola Dovellarekin lankidetzan. Ikusizko Arteari eta Kulturari buruzko Nazioarteko I. Kongresuan Montevideoko Unibertsitateak argitaratutako artikuluan jaso zen esperientzia hori. Gerora, Tabakaleran (Donostian) egin zuen lan, nanashibui arte- eta diseinu-espazioan.