l'atelier de l'observatoire

Casablancako l'Atelier de l'Observatoire arterako eta ikerkuntzarako espazioa da. Parte hartzean oinarritutako eta gizartearekin konprometitutako proiektuak lantzen ditu, artisten, ikertzaileen eta orotariko jendearen partaidetzarekin. Asmo horrekin, bestelako ikuspegiak jorratzen ditu, programa eta formatu ezberdinak erabiliz: hitzaldiak, ikerketak, lantegiak, erakusketak, prestakuntza-programak, filmen zaharberritzeak, artelanen ekoizpenak eta argitalpenak, besteak beste. Egoitzen, topaguneen eta arte garaikideari lotutako komisariotzako trebakuntza-ikastaroen programa da Madrassa (“eskola” arabieraz), Atelier de l’Observatoire-k hasi zuena 2015ean, Afrika Iparraldera eta Ekialde Hurbilera zuzendua.