Hainbat diziplinatan lan egiten dut, hala nola marrazkigintzaren, prozedura eskultorikoen edo objektualen, soinuaren eta irudiaren alorretan...
jardunaldiak
2018 irailak 14
last trax
Aurrez hasitako sail batzuk amaitzeko asmoz abiarazitako proiektua da; eta lan eta sail horien guztien artean nolabaiteko ordena bat finkatu nahi dut, nahiz eta behin-behinekoa izan. Proiektu horren parte dira kartoiz eta zurez eginiko eskulturak eta objektuak, zentraturiko irudi txiki bertikalen marrazkiak, paper gaineko irudi-ebakiduren tamaina handiagoko marrazkiak eta kalitate txarreko paperean edo bideo euskarrian, batzuetan zuriz eta beste batzuetan beltzez, inprimaturiko irudi horien artxiboak.