las conjuradas. imagen vídeo

Artista eta Arte Ederretan lizentziatua da, eta EHUn Arteari buruzko Ikerketa eta Sorkuntzaren gaineko masterra egin du...

jardunaldiak

konjuratuak…konfort-gunetik kanpo

Proposamenaren helburua ikus-entzunezko lan esperimentala egitea da, tradizionalki emakumeek etxean eta espazio publikoan bete duten lekuari buruz gogoeta egiteko. Problematika horren inguruko gogoeta proposatu nahi izan dut. Horretarako, Franz Schuberten ekitaldi bateko opera berrikusi eta eguneratu dut, Ignaz Franz Castelliren libretotik eta Aristofanes dramaturgo klasikoaren bi lanetatik ("Lisistrata" eta "Emakumeen batzarra”) abiatuta. Emakumeek urte gehiegi daramate rol eta estereotipo jakin batzuk betetzen, eta dagoeneko nekatuta daude. Espazio hori berrinterpretatu nahi dute. Ez dute lerrokatuak sentitzen jarraitu nahi, ez dute etxe-espazioko rolak betetzera behartuta egon nahi. Baina ez dute beren burua ez arrotz ez disidente sentitu nahi. Gizonek duten ikusgarritasun bera izan nahi dute, eta horretarako imajinario berriak sortzen lagunduko dieten berdintasunezko espazio publikoak bilatzen dituzte.