koenraad van den driessche

Kimika eta biologian lizentziatu ostean geologiaren diziplinan burutu zuen bere doktoretza. Ikasketa eta ikerketa ugari gauzatuz dihardu, bere ezagutza aseezinak ikutzen dituelarik hizkuntzalaritza, astrofisika eta pentsamenduaren historia. Ibilaldi forma hartzen dute bere lanek. Iradokizun formalez beteriko mundutzat du orografia. Ibili ahala deskribatuz, denbora geologikoa ulertzeko berezko mundu ikuskerak sortzen ditu.