joseba edesa

1985ean jaio zen, Karrantzan, artzain-jatorriko familia batean. Gorputz-hezkuntzako irakaslea izan da Bizkaiko hainbat ikastetxe publiko zein pribatutan. Jarduera Fisikoaren eta Kirolaren Zientzietako lizentziaduna da Universidade Da Coruña unibertsitatean, eta Gorputz Hezkuntzako Irakasle Ikasketetako diplomaduna Bilboko Begoñako Andra Mari Unibertsitatean. Gaur egun, Arantzazuko Artzain Eskolan ikasten ari da, Gomiztegi baserrian, ardi-sektorean artzain eta gaztagile gisa jarduteko profesionaltasun-maila handiagoa lortze aldera.

Enkarterrin kultura eta aisiako jarduerak zein euskararen erabilera sustatzeko ekimenak egin dituzten hainbat kolektibotako kide aktiboa izan da.