joxan _artze

«Garai aldakorretako txoriak» bideoa Joxan Artzeren lanaren irakurketa integrala egiteko proposamena da.

jose mari zabala

Jose Mari Zabala irudi- eta soinu-sortzaile esperimental independentea da, goitik behera Euskal Herrian enkoadratuta.

Funtsezkoak dira «Ez Dok Amairu» taldean eta Mikel Laboarekin egindako musika-ekarpenak, eta azpimarratzekoak, halaber, filmetarako («Axut» filmerako, adibidez) eta bideoetarako egin dituen soinu-bandak.

Irudiari dagokionez, esperimentazio pertsonalaz gain, esparru guztietara iritsi da haren ekarpen ikonografikoa, kartelak, liburuen eta diskoen azalak eta aldarrikapen-gaiak egin eta landu baititu.

Zineman eta bideoan ere aritu da: 1975ean egin zuen «Axut» film luze aitzindaria, 1985ean Donostiako Zinemaldiko lehen saria eskuratu zuen «El crimen de Hernani» filma, 2001eko «Cuba Corazón» eta 2016ko «Hondartza». Guztiek ere piztu dute orotariko erakundeen arreta, hala erakunde publikoena —Coruñako Filmoteca Galega eta CGAI (Centro Galego de Artes da Imaxe) erakundeena, besteak beste— nola pribatuena —Bilboko CarrerasMugica arte-galeriarena, adibidez—.