Entzute Kritiko-rako argazkia. Oier Iruretagoiena

Arroka kalea, 2 
20006 Donostia, Gipuzkoa

imagen para la propuesta Escucha Crítica

Entzute kritikoa artista gonbidatuek proposatutako entzunaldi-ziklo bat da. Entzumen Behatokia proiektuaren barruan kokatzen da, eta entzuteko ohiko modu eta formatuen inguruko ikerkuntza-lerro berria irekitzeko helburua du...

oier iruretagoiena: jotzen gaituen musika (music which plays us)

2016 urriak 27

Oier Iruretagoiena: Jotzen gaituen musika

Jotzen gaituen musika, 2016ko urriaren 27an Kaxilda-n aurkeztutako lanaren bideo-dokumentazioa

2009ko abuztuaren 15ean, ohi bezala, Zakilixuten komiki tira bat zekarren Berria egunkariak kontrazalean. Orduko hartan, besapean toalla bat hartuta hondartzara zihoan Zakilixut, paseran kaleko biolin-jole bat ikusi zuenean, eta hitz-joku batean kateatutako gogoeta horietariko bat bota zuen: “Musikajolea? Askotan, jo egiten gaituen musika!”. Musikak gugan eragiteko duen gaitasunaz eta eskatu ez dugun soinu edo melodia sarkor batek eragin dezakeen mutur-sartzeaz ari zela ulertu nuen. Baina hitza zentzu are literalagoan hartuta, min ere eragin liteke, baita gaur egun darabiltzagun soinu-aparatu ohikoenekin ere.

Entzute kritiko entzunaldi-zikloaren programa deskarga dezakezu hemen [76KB]

12:00etan

Sarrera libre aforoa bete arte

  • cartel del ciclo de audiciones Escucha Crítica
  • programación del ciclo de audiciones Escucha Crítica