fotografía de Loty Negarti

Elbira Zipitria, 7 – Urgull mendia
20003 Donostia

 

 

 

imagen para la propuesta Escucha Crítica

Entzute kritikoa artista gonbidatuek proposatutako entzunaldi-ziklo bat da. Entzumen Behatokia proiektuaren barruan kokatzen da, eta entzuteko ohiko modu eta formatuen inguruko ikerkuntza-lerro berria irekitzeko helburua du...

loty negarti: entzumen aurreratu baten gaineko probak

2016 urriak 27

Loty Negarti: Entzumen aurreratu baten gaineko probak

Zenbait musikaren «idiomatikotasun eza»k haustura bat sortu zuen entzumenaren itxaropen formaletan, denbora batez. Aurreikusteko ezintasunak arreta zorroztera eta belarriak ireki-irekita zetorrena itxarotera behartzen zuen. Zaila zen musika hura aurresatea. Gainera, itxaropen musikalen faltarekin goza zenezake. Suposatzen dut zaratarekiko zaletasunak baduela horrekin zer ikusirik. Musikaren idiomatikotasuna sintaxi-kontu bat da, eta zaratak sintaxia jaten du. Egia da zarataren sintaxi bat ere egon izan dela, baina hori gauza isilago baterako trantsizioa da beti. Musika ez-idiomatikoa formak estandarizatzen eta aurreikusteko ezintasun hori pixkanaka desegituratzen joan zen, eta, hala, ohiturak eta erritualak ezartzen zituen tradizio bat eratzen joan zen. Hori inozoenak ere badaki. Arretaz entzun beharreko musika belarri automatikoekin ere entzuten hasi ginen. Eta nola entzuten dugu gaur egun? Modu askoz aurreratuagoan, noski. Gure garaia izugarri aurreratua da. «Entzumena entzun» ahal izango balitz, egungo forma historikoan, rimela bezalako soinu-irudi luzea izango genuke. Baita musika ez-idiomatiko tradizionalean ere. Edozein soinu espero dugu, eta edozein modutan. Sorgor onartzen dugu, Pantagruelek bezala. Horrenbesteko memoria ez-idiomatiko metatu dugu belarrietan, ezen soinua hasi aurretik ere musika entzuten dugun. Gainerako gauza guztietan bezala, irakurgailuaren kurtsorea aurreratzen dugu, uneren batean zerbait esanguratsua iristen den ikusteko. Eta gauza esanguratsuek balioa hartzen dute, gero horien berri eman ahal badugu gure burua sustatzeko erabiltzen dugun kanalean. Kontzertu automata hori musika garaikidearen entsegu bat da (youtube bezala).

Entzute kritiko entzunaldi-zikloaren programa deskarga dezakezu hemen [76KB]

20:00etan

Sarrera libre aforoa bete arte

  • cartel del ciclo de audiciones Escucha Crítica
  • programación del ciclo de audiciones Escucha Crítica