Arroka kalea, 2
20006 Donostia, Gipuzkoa
Entzute kritikoa artista gonbidatuek proposatutako entzunaldi-ziklo bat da. Entzumen Behatokia proiektuaren barruan kokatzen da, eta entzuteko ohiko modu eta formatuen inguruko ikerkuntza-lerro berria irekitzeko helburua du...
josé luis espejo: moneta eta tinbrea
José Luis Espejo: Moneta eta tinbrea
Jarduera/ibilaldi hau Donostiaren soinu-historiaren funtsezko eraikin eta hirigintza-bilbeetako batzuetatik igarotzen da. Leku horietako batzuek orainean jotzen dute soinua, besteak beste, laxoki zaratatsuak diren alde zaharreko kaleek eta instituzionalki isila den Koldo Mitxelena liburutegiak. Beste batzuek, ordea, oihartzun historikoa dute: esaterako, Egiako tren-geltokiak eta Kontxa ondoan dagoen Kasino zaharrak. Horiek guztiek antzeko kronika kontatzen dute: botere ekonomikoek hiriak blaitzen dituzten zaratekin eta zurrumurruekin duten harreman zuzena.
Entzute kritiko entzunaldi-zikloaren programa deskarga dezakezu hemen [76KB]
Sarrera libre aforoa bete arte