Peategi z/g.
20200 Beasain

harriak: "hire maitale traketsa" erakusketaren jarduera osagarriak

2018 apirilak 22 - 2018 maiatzak 20

Apirilak 22, 11:30 | Artisten hitzaldiak.
Irekiera egunean bertan, erakusketan parte hartzen duten hiru artistek hogei minutu inguruz bakoitzak, bere lanaren inguruko hausnarketak plazaratuko dituzte. Artisten aurkezpenen ostean mahainguru bat zabalduko da. Honela, artisten lanak bertatik bertara ezagutu eta publiko osorako eztabaida gune bat sortuko da.

Apirilak 22, 13:30 | ZataraWERK kontzertuan.
Hezkuntza formalaren testuinguruan, irakasle izateko formakuntzan, jaiotako diziplinartekotasunean oinarritutako sorkuntza taldea gara.

Okelan antolatutako erakusketa honetan, “hots/gordin/plegu #001” ekintza aurkezten dugu, sarean jasotako bideo artxibo pertsonaletik abiatuz, ikusentzunezko proposamen esperimental, igarokor eta espontaneoa.