Peategi z/g.
 20200 Beasain (Gipuzkoa)

apirilaren 22tik maitzaren 20ra

harriak: "hire maitale traketsa" erakusketaren jarduera osagarriak

2018 apirilak 22 - 2018 maiatzak 20

Apirilak 22, 11:30 | Artisten berbaldiak + mahai ingurua.

Irekiera egunean bertan, erakusketan parte hartzen duten hiru artistek - Andere Etxegarai, Izaskun Araluzea eta Mikel R. Pejenaute - hogei minutu inguruz bakoitzak, bere lanaren inguruko hausnarketak plazaratuko dituzte. Artisten aurkezpenen ostean mahainguru bat zabalduko da. Honela, artisten lanak bertatik bertara ezagutu eta publiko osorako eztabaida gune bat sortuko da.

Apirilak 22, 13:00 | Irekiera.
Apirilak 22, 13:30 | ZataraWERK kontzertuan.
Apirilak 25, 9:00etatik 11:00etara | Bisita erakusketara 2. batxilergo artistikoaren ikasleekin Mikel R.Pejenaute eta Izaro Ieregiren eskutik.

Hezkuntza formalaren testuinguruan, irakasle izateko formakuntzan, jaiotako diziplinartekotasunean oinarritutako sorkuntza taldea gara.
Okelan antolatutako erakusketa honetan, “hots/gordin/plegu #001” ekintza aurkezten dugu, sarean jasotako bideo artxibo pertsonaletik abiatuz, ikusentzunezko proposamen esperimental, igarokor eta espontaneoa.

Garraioa

Donostiatik Beasainera gerturatzeko garraio publikoa dago: ordutegiak. 46 minutuko tren bidaia da eta Igartzako monumentu multzoaren ondoan dago geltokia.

Bilbotik Beasainera. Irekiera egunean dohako autobus zerbitzua egongo da Bilbotik. 9.30etan aterako da Guggenheimeko goiko sarreratik, Puppy dagoen plazatik. Itzulera aldiz, Beasaingo Igartza Monumentu Multzotik izango da 17:00etan. Izena emateko posta idatzi helbide honetara:  okela.lantegia@gmail.com Eserleku mugatuak! IZEN-EMATEKO azken eguna: apirilaren 19, osteguna.

Informazio gehiago: www.okela.org

11:30etan

artisten berbaldiak + mahai-ingurua Igartza jauregian

13:00etan

erakusketa irekiera Errota-Burdinolan

13:30etan

ZataraWERK kontzertua