Miriam Isasiren hitzaldi-lantegirako irudia

Enkarterri kalea, 5
48840 Gëñes- Bizkaia

erlazioak

HARRIAK programaren irudia. Diseinua:Gorka Eizagirre

HARRIAK arte garaikideko programa da, arte bitartekaritzarako, erakusketarako eta... 

Koordinazioa: Lydia Lomas

Artea jokaera denean... erakusketaren irudia. Egilea, Leyre Goikoetxea

Ekintza agerian dago. Objektu orok aurreko ekintza bat adierazten du, manufakturatua edo ekoiztua. Ikus-entzunezkoan ikusi eta entzun dezakegu ekintza.

harriak: defentsa hurbila, hitzaldi-lantegia miriam isasirekin

2016 uztailak 16

Hitzaldi-lantegia larunbatean, uztailaren 16an, 11:00etan (gutxi gorabehera 3 orduko iraupena izango du). Izen-emateak: inscripcionesmil@gmail.com

Testuinguruan jartzea
Artea jokaera denean… izeneko erakusketa kolektiboan oinarritzen da lantegia. Erakusketa horretan aurkeztu da, hain zuzen, proiektu handiago batean kokatutako pieza bat: Monumentu immateriala. Horretarako, Espainiako Gerra Zibilean eta Bigarren Mundu Gerran erresistentziako alderdien igarobide, zeharbide eta borrokagune izan ziren eremuak aktibatzen dira. Metal-detektagailua erabiliz metraila aurkitzen da, gero galdatu eta ia apaingarria izan daitekeen elementu bihurtzeko.

Hitzaldi-lantegia
Lantegiaren lehen zatian, Isasik hainbat proiektu jorratu eta burutzeko erabili duen metodologia azalduko da, beraren lanerako hurbilpen gisara.
Bigarren zatian, “Burdinazko Gerrikoari" egingo diogu arreta, defentsarako eta erasorako linea gisa, erresistentziarako gune gisa. Gueñes inguruan ibilaldi bat egiteko aukera ere planteatu da, metal-detektagailua erabiliz metraila bilatzen ahalegintzeko, Isasiren proiektuen esperientziara eta prozesura hurbiltzeko modua izan daitekeelakoan. Horrela, erakusketan ikus daitekeen lanera beste ikuspegi batetik hurbiltzeko aukera emango digute, aldi berean haren gai nagusia ere aipatuz.

Miriam Isasiren lanari buruzko informazio gehiago: www.miriamisasi.com

11:00-14:00

hitzaldi-lantegia