Imagen del proyecto Album 4, Publicación Lo tocante de Aimar Pérez Galí

Aimar Pérez Galí dantzari eta ikertzailearen Lo tocante argitalpena Album plataformaren laugarrena da. Pérez Galíren The Touching Community proiektu zabalagoaren parte da (GIB/Hiesaren krisiak dantzaren komunitatean izan duen eraginari buruzko ikerketan datza proiektu hori)...

album#4: "lo tocante" aurkezpena

2018 azaroak 10

Aimar Pérez Galíren Album # 4: 'Lo tocante' liburuaren lehen aurkezpena. Egileak berak eta Aimar Arriola editoreak aurkeztuko dute. Ekitaldia 'Pepe Espaliú. Aquí y ahora' programaren barruan egingo da. Artista hil zeneko 25. urteurrena ospatzea du xede programa horrek, Jesús Alcaideren zuzendaritza artistikoaren pean. Aurkezpena, azaroaren 10ean izango da, arratsaldeko 20etan, Pepe Espaliú Arte Zentroan,  Cordoba.

Informazio gehiago:  https://cultura.cordoba.es/agenda-cultural/pepe-espaliu-aqui-y-ahora-2