ion munduateren "translation" proiektuaren argazkia "

Duela bi urtetik garatzen ari naizen ikerketa proiektuaren izenburua da Translation. Proiektuak hiru artistaren hiru performancek osaturiko lan-esparruko asmoen gurutzaketa aztertzen du.  Lanok eta horiek birbisitatzeko ekintzak osaturiko esparruaren mugak helburu hau du: lan-eremu berriak libre uztea...

 

ion munduate

Irun, 1969. Donostian, Madrilen eta Parisen jaso du prestakuntza. Lankidetza artistiko bizia hasi zuen Blanca Calvorekin 1994an, eta lankidetza horretatik hainbat obra sortu dira. Aldi berean, Mugatxoan sortu zuten 1998an, ikerketara eta sorkuntzara bideraturiko prestakuntza proiektua. Horrek objektu immaterialen eta ikuslearen artean sortzen diren harremanak aztertzen ditu, dispositibo horien ekoizpena performancearen eta horren adarren alorrean kokatuz. Bere performanceak eta bideoak Europako hainbat lekutan aurkeztu dira. Hona hemen horiek: GoGo, Caja Roja y lucía con zeta (1998), Flyball, Boj de largo (2000), ASTRA TOUR (2003-2004), Extras de artificio (2005), BAT, Beautiful Animals Trying (2006), eta Sin título, en colores (2010). Lantegi eta mintegi ugari eman ditu eta artista gazteen tutorea izan da hainbat lanetan.

Gure Artea saria jaso zuten 2015ean Mugatxoan proiektuagatik, ikusmen-arteetan garaturiko jarduera aitortzeko. www.mugatxoan.org