Germinal proposamenaren argazkia. June Crespo

Arte gurutzatuen proiektua. Sorkuntza eszenikoko prozesuei buruzko ikusizko dokumentuak [edo ez]...

ines bermejo

Getxo, 1986. Arte Ederretan lizentziatua eta Arte Eszenikoetan eta Ikusizko Kulturan masterra Euskal Herriko Unibertsitatean. Arteari eta kulturari lotutako ekitaldi eta lehiaketen komisariotzan, zuzendaritzan, antolakuntzan eta produkzioan egiten du lan. Honako erakunde hauetan jardun du: Guggenheim Bilbao Museoan, Leipzig-eko D21 Kunstraum-en, Bilbao Arte Fundazioan, Euskal Herriko Unibertsitatean eta Innsbruck-eko Bäckerei-Kulturbackstube-n. Artista denez gero, ikaragarri gustatzen zaizkio dantza eta bideo-sorkuntza, eta biak uztartzen ditu performantziarekin.