iñaki imaz urrutikoetxea

Donostia, 1965. Gamizen (Bizkaian) bizi da eta EHUko Arte Ederren Fakultateko irakaslea da 1992az geroztik. 1988an Arte Ederretan (Pinturan) lizentziatu zen. 2014an Arte Ederretan doktore egin zen, “Pintura como proceso de individuación. Caracterización y enseñanza” tesiarekin.

Bakarkako erakusketak: Lo Mío, Bilboko Rekalde aretoko Kabinete Abstraktoan (2007); 5 lobitos eta Masa cándida, Madrilgo Galería Alegría (2013); Doble vínculo, Carreras Mugica galeria (2016). Taldekoak: Iñaki Imaz / Kiko Pérez, Bilboko Carreras Mugica galeria (2010); El Contrato, Bilboko Azkuna Zentroa (2013); Arenzana Imaz Intxausti Montón Peral, Donostiako Tabakalera (2016). Zuzendutako tailerrak eta mintegiak: Lupa e Imán, Donostiako Arteleku (2005); Lo Mío, Bilboko Rekalde aretoa (2007).