Bilbon (Euskal Herria) bizi da eta bertan egiten du lan. Zinemagintzaren alorra azpimarratu behar da, haren filmen, zinema-programazioaren, idatzien, irakaskuntzaren eta antzeztokiaren bidez. Arte Ederretan doktorea da UPV-EHUren eskutik, Fricciones. Artificios dramáticos en el Cine contemporáneo doktore-tesiarekin. Irakasle gonbidatua UPV-EHUren InCreArte masterrean. 2013tik 2016ra Puerta gunea zuzendu zuen...
jorgenunezdelavisitacion.com

jardunaldiak

2013 urtarrilak 7 - 2013 urtarrilak 11
2013 otsailak 6 - 2013 uztailak 3

erlazioak

Pantalla Fantasma urtero antolatzen den Ikus-entzunezko Erakustaldia da. Ikus-entzunezko mugako lanak, muturrekoak, suntsitzaileak, arraroak… antzematen ditu eta gure egungo testuinguruan, ikus-entzunezkoen alorrean, galdekatzailea, deserosoa eta ezegonkortasun-eragilea den multzoa proposatzea du helburu.

"Pantailaren betazal zuriak berezko dituen argia islatu ahal balu, unibertsoa leherrarazi egingo luke".

Luis Buñuel

 

2015.PF5. jpg

Pantalla Fantasma urtean behingo Zinema Erakustaldia da; ertzean dauden filmak, undergroundak, outsiderrak, bitxiak... antzematen ditu, betiere forma eta edukia aurrez aurre jarrita eta marjinaltasun-parametroetan, haien izaera bizian.

Deialdia zabalik 2015eko  urriaren 15era arte

pantalla fantasma ikus-entzunezkoen lehiaketaren II. edizioa 2013

"Pantailaren betazal zuriak berezko dituen argia islatu ahal balu, unibertsoa leherrarazi egingo luke"

Luis Buñuel

 

pantalla fantasma urtero antolatzen den Ikus-entzunezkoen Erakusketa da. Ikus-entzunezko lan mugakideak, muturrekoak, suntsitzaileak, iraultzaileak... detektatzen ditu.

pantalla da, argigune baten mugetan gertatzen den ikus-entzunezko zer hori aurkitzen duen ikerketa gisara pentsatuta dagoelako.

fantasma da, zerbait eskuraezina lortu nahi izatearen jarrera "fantasma" aldarrikatzen duelako, euskarriaren aurrean amore emateko beldurrik gabe.  

sail ofiziala

The replaced body Lucas Laujedo Garcia 

The replaced body filmak armeniar neska batek Yerevan-en emandako uda-egun bat deskribatzen du. Bideoa modu zinematografiko tradizionalean aurkezten da, protagonistaren ikuspegian oinarritua; izan ere, protagonistarekin sortzen da identifikazioa. Alde batetik, zinema dago, gainbeheran dagoen instituzio gisa, bere identifikazio psikologiko hegemonikotik esperientzia sentsorialeko esparru baterantz igarotzen ari den instituzio gisa; beste batetik, aldi berean, bideoan ikusten den inguruneko jarduera erakusten digu, zinematografia-instituzioko gela zaharren kasuan bezala, instituzio hori balio-iturri gisa etorkizuneko gertakizun ororen aurrean lekualdatuta dagoen garai batekoa baita. Azen batean, identitate-kodeen krisi bati buruzko bideo bat da. http://vimeo.com/55355585

La amenaza del vídeo Nacho Fiol

Gizon bat pertsonak bahitzen ditu, soinu bidez torturatu, eta arimarik eta aurpegirik gabeko begetal bihurtzen ditu. Hala ere, arrazoiren batengatik, bahitzaileak jaramon handiagoa egin zion bahitutako pertsona horietako bati, eta pertsona horrek bere gizatasuna berreskuratu eta mendeku hartzea erabakitzen du. Horretarako, eskura daukan armarik hilgarriena erabiltzen du: super 8ko kamera bat. http://vimeo.com/54598726 

La cripta de las condenadas I y II Jess Franco

Emakume batzuk, beharbada mamuak, agian deabruak, hilerri bateko kripta batean daude, madarikazio batek kondenatuta. Dirudienez, sukubo lizun eta maltzur horiek ez dute madarikazioa deitoratzen, eta plazer orori emanda igarotzen dituzte urteak. Baina kondenatuek ez dakite Jaunak haien lotsagabekeria zigortu nahi duela. Izan ere, aingeru hiltzaile bat bidaltzen du... http://vimeo.com/54776602 

Vikingland Xurxo Chirro

Galiziar marinel batzuek Danimarkako Romo hiria eta Alemaniako Sylt uhartea lotzen dituen ferry batean egiten dute lan. Marinel horietako bat bideokamera erosi, eta bere eta lankideen eguneroko bizitza grabatzen hasten da, ezin konta ahala itsasalditan, gero eta negu gogorrago batean. Ipar Europara emigratu zuten galiziarrei buruzko dokumentua. Herman Melville-ren Moby Dick filmaren transposizioa. http://vimeo.com/55313678

Ebir Nari (Beyond the river) Danny Winkler & Emilia Loseva

Buruaren eta espazioaren leku ezkutuak erakusten dizkigu Ebir Nari filmak. Leku horien bidez, Indian, Kaukason eta Ingalaterran filmatutako hileta-geografia mitiko eta erritual zaharrari buruzko istorio bat deskribatzen du. Hildakoen Tibetar Liburuaren kontzeptuan inspiratuta, filma bizitzaren irudien eta beste munduaren kontenplazio gordina da, eta oztopo intelektualak eraitsi eta giza sinismenen atlas espirituala berrosatzen du. Narrazioaren oinarria zirriborro bat da, marrazki bat, mihi baten paisaia, askotariko formazioak eta diskurtso-suzedaneoak eta guzti. Istorio sintetikoa da, giza antzekotasun, hausnarketa eta zorakeria guztien pilaketa. Testuartekotasunak testua jartzen du testuaren gainean, esanahia esanahiaren gainean, eta, horren ondorioz, erreferentzia objektiboak linguaesferan disolbatzen dituen metatestu baten absolutua sortzen da. Argumentua irudiekin bat dator; izan ere, kartografo baten kontakizun marjinala da. http://vimeo.com/54948139 

Family plan Elena Aitzkoa

Lankidetzan aritzen den familia baten bi eszena: Eszena bat egongelan gertatzen da, eta bestea, pasieran daudenean. Ekintza iraultzaileko bi gune. Fantasia eta errealitatea, eguneroko ogia. Emakume aktoreek gustatzen zaiena egiteko duten ekimena nabarmendu nahi dut. Erritmo lagundua, ahotsa eta zakarkeriak. Desioek bat egin eta primerako amaiera baterantz abiatzen direnean. http://vimeo.com/54763333 

Pretty Woman y otras historias, un film con Alexander Kluge Pablo Marte

Jatorrizko bertsioa gaztelaniazko azpitituluekin "Bost zati dituen komedia, asalduraz, suspensez, logikaz, krudelkeriaz eta eromenez betea, gure haurrei bizitzan zehar eta hil arte kontatzen dizkiegun maitagarrien ipuinak bezala" (R.W. Fassbinder-en La Tercera Generación filmaren gidoitik hartua). "Txikitan, amak atikoan ixten ninduen txarto portatzen nintzenean, eta hori askotan gertatzen zen. Eta nik printzesa bat nintzela eta erregina maltzur batek dorre batean ixten ninduela imajinatzen nuen. Eta, bat-batean, zaldun bat, zaldi zuri batean eta koloretako estandarte batekin, lauhazka zetorren ezpata astintzen zuela. Nik laguntza eskatzen nuen. Eta zaldunak dorrea eskalatu eta askatzen ninduen. Baina, amets hori izan nuen aldi guztietatik, zaldunak ez zidan inoiz ere esan: "tira, panpina, apartamentu eder batera bizitzera eramango zaitut" (J.F. Lawton-en Pretty Woman filmaren gidoitik hartua). Filmaren oinarria gezurrezko premisa bat da: ¿Nolakoa izango zen Pretty Woman filma (Julia Robertsen film ezaguna) Alexander Kluge aleman zinemagileak zuzendu izan balu? Zalantzarik gabe, ilunagoa izango zen; eta ironikoagoa, kaotikoagoa eta zatikatuagoa jatorrizkoa baino. Baina, gainera, Alemanian batasuna baino lehen, bitartean eta ondoren txarto zegoenari buruzko hausnarketa bat ere izango zen. Elkarrizketa batean, Alexander Klugek Heiner Muller-i gadetu zion zer gauza, animalia, lanbide... izan zitekeen Alemania. Heiner Mullerrek hau erantzun zuen: "emakume eder bat, besterik ez". Agian, mundua oso txikia da, edo, beharbada, kointzidentzia hutsa izan daiteke, edo agian, ez. Lehen Pretty Woman 1990ean estreinatu zuten, Berlingo harresia erori eta gero -1989ko azaroan-, eta Alemania 1990eko urriaren 3an batu baino lehen. Beraz, emakume protagonistak, emakume ederrak, Julia Robertsek interpretatzen duenak, funtzio alegorikoa du, eta zenbait modutan interpreta daiteke. Herrialde bat aipa dezake, Heiner Mullerren hitzen arabera, edo langile-klasea (langile bat da, prostituta bat, ezkerrak bere atribuzioetatik kendu duen lanean jarduten du). Emakume horren egoerak klase-borroka gainbehera dagoela adierazten du, eta langile-klasea gizarte kontsumistan oldarka sartu dela, bere kezka kontsumistak eta zorion kontsumista eta guzti. Horren ondorioz, testuinguru historiko gisa, filmean, 1990eko hamarkadako urteek ispilu apurtuaren eta beltzaren funtzioa betetzen dute; ispilu horretako islak giza harremanen kontsumismoarekiko lotura dira... Zentzu alegoriko horretan, eraikina ere izan zitekeen -hotel bat, babes ofizialeko 100 etxebizitzako eraikin bat, sobietar estiloko apartamentu-bloke bat, etxe orratz bat, agian, edo apartamentu bat-, baina, zalantzarik gabe, eraikin bat... eraisteko data ezarrita duena. Baina, jakina, XX. mendearen amaiera ere ekarri zuen horrek. http://vimeo.com/54601560

Escrutinio Fermín Marrodán Mangado

Barruan, denbora gelditu egiten da. Kanpoan, zorigaitz-garaiak daude. http://vimeo.com/55090425 

Torre Agnes Pe. Tomas

Komunitate batek autonomiaz funtzionatzen du, agenteek oso lan zehatzak baitituzte. Dena bi hektareatan biltzen da. Ez dira ez primitiboak ez modernoak. Haien alokairua unitate ekonomiko bat da, eta etxe bat. http://vimeo.com/54777610 

Improvisaciones sobre La Teoría de la Jovencita Rubén G. & Mario S.

Tiqqun-en Primeros materiales para Una Teoría de La Jovencita liburuan oinarritutako kontzertua/hitzaldia. Liburu hori Acuarela Libros argitaletxeak argitaratu zuen 2012. urtearen hasieran. Maitasun-liburu bat da. Gure egitura ekonomikoan maitasuna ezinezkoa dela adierazten du. Zer esan nahi du horrek? Kapitalismoa ez dago hor kanpoan: NDFan, MMAn edo EBZn. Kapitalismoa paradisuaren promesa da lurrean, arrakasta- eta errealizazio-ideia bat da, liluramendu-botere bat. Tiqqunek izena jarri eta itxura ematen dio: Gaztetxoa. Gaztetxoa ez da ez emakumea ez gizona, irudi eta eredu bat baizik. Betiereko gaztetasuna, xarma mugagabea, plazer axolagabea, arrisku ororen kontra aseguratutako maitasuna, itxuraren kontrola, akatsik gabea. http://vimeo.com/54948138

 

gonbidatutako filma

Foxfur Damon Packard

Neska gazte bat -urduria, ahula, bere senean ez dagoena, eta kristalekin, izurdeekin, pleiadearrekin, David Icke-rekin eta Richard Hoagland-ekin obsesionatua- itxaropena galtzen ari da aro berriaren esferarekin. Batik bat, Billy Meier-ekin duen obsesioari eta loturari dagokienez, eta pleiadearrekiko harremanei dagokienez. Bere logelatik egozten dute, eta kanpoko mundu batean bizitzera behartuta dago, eremu hilaren eraginpean. Existitu beharko ez litzatekeen aro bat da mundu hori. Aro horretan, zirkuluetan jiratzen da dena, eta bizitzaren benetako jatorrizko esperientziak izateari utzi dio. Orain, 1982. urteko sekretua eta 2012. urtearekin duen lotura argitu behar ditu. http://vimeo.com/54758413 

 

amaiera-ekitaldiak

Ramón Churruca

Bizkaitar artista, Bilbon 1964an jaioa. 1989an, San Frantziskoko BFA San Francisco Art Institute-an hasi zen. Artista polemiko eta polifazetiko honen ibilbidea 1994an hasi zen, Art Dealers Introductions erakusketan, San Frantziskoko Jack Hanley Gallery galerian. 1995ean, aktore jardun zuen, Alex de la Iglesiaren El Día de la Bestia eta, AEBn, Bruce Miller-en Death of an Anarchist filmetan. Urte berean, Churrucak Sótano Primero-n (Madril), El Sol aretoko Festimad-en (Madril) eta Masturbatoria-n (EHUko Arte Ederren Fakultatea) hartu zuen parte. Performer gisa, 1996tik aurrera jardun zuen bereziki. Urte hartan, ekintza hauek egin zituen, besteak beste: Yak el Performador, Salamancako Arte Ederren Fakultatean, eta Superautopistas de la Desinformación, EHUko Arte Ederren Fakultatean. 1997an, Videoacciones, El Cuerpo y sus Fronteras aurkeztu zuen Valentziako IVAMen eta Madrilgo Reina Sofia museoan, eta El Kiosco de Kioscos, Bilboko Ziemur gunean. 1998an, Mediaz-ek (Euskal Artisten Elkartea) antolatutako zenbait ekitalditan hartu zuen parte, baita Gasteizko Montehermoso Kulturuneko Fiesta Reivindicativa-n eta Bilboko Arsenal galeriako Champion League erakusketa kolektiboan ere. 1999an, performance hauek aurkeztu zituen: Tecnoaldeano Urbano, Bilboko Caos gunean; El Guggenheim explicado a los niños, Bilboko La Bolsa eraikinean; eta POP, Bilboko Espacio Abisal-en. Aktore jardun zuen Alex de la Iglesiaren Muertos de Risa filmean, eta VIEJOCALVOLOCOFEORAROPASTILLERO bideoekintza egin zuen, Canal Pluseko Temas programarentzat. Gerora, beste esku-hartze batzuk egin zituen -hala nola Anti-Pessimismus Group Show, Show´n´Tell (Praga)- eta Segoviako Performancearen II. Jaialdian hartu zuen parte. 2001ean, La Mancha de Acteón bideoa erakutsi zuen Donostiako Elektronikaldiaren aurkezpenean, eta 51 vs 49% Confesión aurkeztu zuen Bartzelonako Espai Miau aretoan. Gainera, Muro de las Quejas sortu zuen Espacio Abisal-entzat, eta erakusketa bat egin zuen Bilboko Catálogo General galerian. 2003an, Bilbon, bideorik onenaren Caos saria jaso zuen. 2004an, Barakaldoko La Caraba liburu-dendan, Fausto Grossiren La Stanza giropenaren ekitaldietan, El Payaso bere hurrengo filmaren sarrera proiektatu zuen. Beste zinemagile batzuekin, parasito-lana egin du Churrucak; esaterako, De Mente Mutua egin zuen Manuel Ortega Lasagarekin. Film horrez gain, 2007an eta 2008an, Los cuentos de Negruri eta Anomalía Anormal egin zuen zinemagile horrekin. 2009. urtean, Zinebi jaialdiko Ex Is zikloan, haren ikus-entzunezko lanen atzera begirako erakusketa bat egin zen. Zinebi zinemaldian ere, baina 2012. urtean, Feisles web-telesaila aurkeztu zuen Elbio Aparisi-rekin, Bizarrismos Audiovisuales Contemporáneos sailean. Caóstica zinemaldiko ohiko kolaboratzailea da.

Al Karpenter

Álvaro Matilla polifazetikoak zenbait musika-proiektutan erabilitako ezizena da (denen artean, hogei bat lan atera ditu). Besteak beste, hauek dira proiektu horiek: KRPNTRS, OPUS GLORY IGNOMINIA, TARUHO, ETRANGLER L´ETRANGER eta ZARATATHUSTRA. Orain, bakarka hasi da, ezizen horrekin. Hain zuzen, udazkenean, bere lehen lana atera zuen: Dead Chickenhead´s Revenge. Zuzeneko emanaldietan, inprobisazioa, performancea eta soinu-abstrakzioa nahasten ditu, eta hori dela eta, axolagabetasunaren aurka egiten du. Ghost Screen Concert emanaldia, Pantalla Fantasma jaialdian emango duena, ez da salbuespena izango. http://www.myspace.com/karpenters www.facebook.com/AlKarpenter 

Crazy Palmera

Lehior Bilbao (Donostia, 1983) artistaren alter ego musikala da, teklatuak, programazioak eta ahotsa erabiliz musikari bakar batek osatutako musika-taldea. 2007an hasi zen dj, Cuencan, eta zenbait klubetan, inauguraziotan eta festatan jarri zuen musika. 2009an Bilbora itzuli zenetik, Bilboko zein Donostiako hainbat klubetan jarri du musika (Ondarra 16bis, Doka, Bukowski, Txondorra, Bullit Groove Club...).

 

PF2013ko hautaketa-batzordeko kideak hauek izan dira:

Marion Cruza Le Bihan artista da. 2005ean hasi zen ikus-entzunezko proiektuak eta kolaborazioak egiten. Montehermoso Kulturunean (Vitoria-Gasteiz 2010), Rekalde Aretoan (Bilbo 2010) eta Katalogo Orokorrean (MEM 2008, Bilbo) erakutsi ditu lanak. Gainera, Pantalla Fantasma I. jaialdian (2012) eta ZINEBIn (Bilbo, 2008) hartu du parte. Sakabanaketan eta kaosean jarduten du; haietan aurkitu du bere jarduera-gunea. 2011tik, bere Tránsito y Representación doktorego-tesiarekin lotutako ikerketan ari da. Tesia filmatzeko iraupenari eta iraupenak filmatzean sor daitekeenarekin duen loturari buruzkoa da. Haren ustez, PFIIko epaimahaikidea izatea aukera aparta izan da behaketa keinu gisa praktikatzeko, ezer ere berretsi nahi ez duen keinu gisa praktikatzeko, hain zuzen.

Txuspo Poyo lizentziatua da Euskal Herriko Unibertsitatean. 2001n, Marcelino Botín Fundazioak beka bat eman zion New Yorkeko ISCPn (Internation Studio and Curatorial Program) parte hartzeko, eta New Yorkeko Unibertsitateko CADAn (teknologia berrietarako zentroa) ikasi zuen. 2006an, Artea eta Zuzenbidea Fundazioak eta Valentziako Arte Fundazioak Delay Glass proiektua egiteko laguntza eman zioten. Urte hartan, Euskadiko Gure Artea saria jaso zuen. 2008an, Unión Fenosaren saria eman zioten. Txuspok Madrilgo irudiaren ikerketari buruzko XV. jardunaldietan hartu du parte. 2010ean, Cuencako Unibertsitateko Masterreko artista gonbidatuetako bat izan zen. Hainbat erakusketa egin ditu; besteak beste, Gasteizko Artium Museoan, Lleidako La Panera gunean, Costa Ricako Arte eta Diseinu Museoan, Bartzelonako Montcada aretoan eta Bilboko BizBAK aretoan. Gainera, erakusketa kolektiboetan ere hartu du parte. Horien artean, hauek aipa daitezke: Remance: Looking for McLuhan; Pratt Manhattan Gallery, New York; Geopolíticas de la animación, Sevillako CAAC; Vigoko Marco museoa; Les Recontres Internationales, Paris/Madril/Berlin; Angolako II. Trienala; File jaialdian, Sao Paulo, Brasil; Cine y casi Cine, Reina Sofía museoa, Madril; Multitude, Artist Space galeria, New York; eta Fondazione Sandretto Re Rebaudengo, Guarene-Torino, Italia. Muntaketaren bidez eta gailu preteknologikoak erabiliz, tentsioa irudi gurutzatuen bidez garatzen duten kontakizunak sortzen ditu. Argumentuetan, hondar historikoak eta osatugabeak uztartzen ditu, artearen historiatik, zinemaren mundutik, arkitekturatik eta zientzia-fikzioaren literaturatik hartutako imajinario kulturaleko (banakakoa zein kolektiboa) zatiekin batera. Ekoizteko eta adierazteko moduen eta ereduen berrirakurketa egiten du bere lanetan.

Jorge Núñez de la Visitación (Santurtzi, 1983). Arte Ederretan lizentziatua. Bilbon bizi naiz (Euskadi). 2012ko Injuve irabazi nuen. Besteak beste, filmak egiten ditut: Poder Exótico (Screaming tides) (2009), Cabudanni (2010) -Ander Lauzirikarekin-, La Momia Invisible (2010), Rasputín y el pasadizo mágico (2012), Marrón de Momia (2012) -Miguel A. Garcíarekin-, DkeeM / RoT / La secuoya del Mundo Futuro (2012) edo Bath Salts (2013). Alderdi performatiboa zenbait musika-talderekin landu dut, hala nola Grumos Lalai taldearekin -Héctor Reyrekin-, Delicias 140-rekin -Rosa Parmarekin- eta Niebla Fascista taldearekin. Gainera, Pantalla Fantasma ikus-entzunezko jaialdia zuzentzen dut, bai eta, 2009tik, Fuerza Vital zinema-aldizkaria ere. Egun Fricciones. Artificios dramáticos en el Cine contemporáneo doktorego-tesia amaitzen ari naiz EHUn.