Poster for the ‘Zena eta dena’ exhibition

jardunaldiak

erlazioak

imagen del program Harriak. Diseño

HARRIAK programaren 2016ko bertsio pilotoaren ondoren, eremuak-ek bigarren edizioa jartzen du martxan : HARRIAK 2017

harriak: "zena eta dena" erakusketa

2017ko azaroaren 4tik abenduaren 2ra Kartzela zaharranMarkina-Xemein (Bizkaia).

Oier Iruretagoienaren testua: Zena eta dena, PDF-a [542KB]

Inaugurazioa eta bisita gidatua, komisarioarekin eta artistekin batera: Azaroaren 4an, 12:30etan.
Garraio publikoa Bilbo-Markina-Bilbo.
Garraio publikoa Donostia-Markina-Donostia.

Gerard Ortínen soinu-instalazioa: Abenduaren 2an, 12:00etatik 20:00etara Arretxinagako ermitan.

ZENA ETA DENA

Kartzela zaharra 1912an eraiki zen, eta 70eko hamarkadara arte egon zen martxan. Presoen grafitoz beteak ditu paretak, eta izenak, datak eta marrazkiak utzi zituzten haietan. Hutsik dago orain, eta kultura ekitaldietarako erabili da puntualki.

Arretxinagako ermitak, kristautu aurretik kultu paganoetarako leku izanaren susmoa darabilki gainean. Meza gutxi egiten diren honetan, kultura ekitaldietarako erabilera eman zaio halaber.

Biak dira izaera handiko lekuak, historiaren marka asko dituztenak. Kartzelako erakusketak eta ermitako ekitaldiak lekuekin bat egiteko asmoa dute, haiekiko elkarrizketan zerbait eraikiz, aurretik zegoenari elementu berriak kontrajarrita.

Loturak egiten ditugun bakoitzean, elementu bakoitzak bestelakotze bat eragiten du gainontzekoengan, eta ezberdin ikusarazten dizkigu, edo bestela arretarik jarriko ez geniekeen xehetasunetara bideratzen gaitu.

Izan zena eta guk dakarguna hilabetez egongo dira elkarrekin.

Erakusketako partaideak: Ignacio García SánchezGabriele Muguruza Goenaga eta Paula Prieto Fernández de Velasco

Erakusketako komisarioa: Oier Iruretagoiena Arregi.

Bisita-orduak:
Larunbatetik igandera 12:00–15:00
Astelehenetik ostiralera bisitatu nahi izanez gero, hitzordua jarri daiteke aurrez Uhagon kulturgunearekin, 946166303 telefonora deituz edo kulturgunea@uhagon.com helbidera idatziz.

  • foto de la inauguración exposición Zena eta dena. Fotógrafo: Terri Florido