foto de María Muriedas

jardunaldiak

Zabor Zuria erakusketaren kartela
2016 urriak 14 - 2016 azaroak 16

erlazioak

HARRIAK programaren irudia. Diseinua:Gorka Eizagirre

HARRIAK arte garaikideko programa da, arte bitartekaritzarako, erakusketarako eta... 

Koordinazioa: Lydia Lomas

harriak: "zabor zuria" erakusketa

Zabor Zuria ingelesezko white trash esamoldearen itzulpena da. Beti, eta beti bezala, inorentzat erabiltzen den mespretxuzko esamoldea da. Zehaztapena da, eta erreferentzia ere bada. Gure azpitik dagoen norbait definitzen du, baliabide ekonomikorik ez duen norbait. Horrek pertsona arriskutsu bihurtzen du, nahigabeko egoeran dagoen pertsona. Pertsona baino gehiago, nahigabeko egoera. 

“White” adjektibotzat hartuz gero, termino hori kategoria absurdoan kokatzen da: hondakin materialak, kolore zuria izanik beraien arteko lotune bakarra. Adjektibotzat hartu beharrean, “zuria”, arraza, substantibotzat bereizten badugu –askok geure burua identifika dezakegu horrekin–, “zaborra” terminora iristean, haren baitan geldituko gara, zabortzat izendatuta. Agerian dago hitz-jolasa baino ez dela, baina jolas horretan, beraien eremuak, aipagai duten hori, aldatu egiten direla dirudi, eta eten horretan geografia berriak agertzen dira. 

Menderatzeko saio horiek alde batera nahi bestera mugitu, gauden tokian gaude. Zabor Zuria erakusketako irudiek 22 eta 23 urteko bost pertsonaren tokia adierazten dute. Esperientziez eta sinesmenez nahasitako tokia. Parekorik ez duten bost kokapen, kokapen horiek jendartean agerrarazteko lana ondo eginda badago. Ez hain paregabeak, arrakastaren kontakizunak atzean utzi ez badira. Ez hain publikoak, nork bera izateari utzi ez badio. Interesgarria da ikustea gazteen irudiak prestatzeko abiapuntutzat erabili den imajinarioa nabarmen aldatu dela, duela gutxira arte eta 30-40 urtez euskal gazteriaren irudikapenen substratua izan den horretatik.

Lehenago ere izan dira 22 eta 23 urteko gazteak, eta lehenago ere imajinatu dute munduan duten tokia. Kulturateren eraikin hau gazte haien topagunea izan zen. Aditza horrela, iraganean, jokatuz, une batez irudi lezake dagoeneko ez dagoela gazteriarik. Baina, egia da gazteria gure konstante bat dela.

Erakusketako partaideak: Ana Arsuaga Arambarri, Maider Gonzalo Salceda, Maria Muriedas Diez, Estitxu Otermin Mariñelarena, Inigo Pastrana

Erakusketako komisarioa Jon Otamendi