Komisarioa:: Raúl Domínguez
Artistak: Agnés Pe, Ander Lauzirika, Guillermo Orjales

Inagurazioa: Urriak 5, 19:00etan

Sala ordutegia:
Astelehenetik ostiralera:18.00etatik 20:00etara
Larunbata: 10:30etatik - 13.30etara / 18:00etatik - 20:30etara

Aktibitateak:
Bisita gidatua Ander Lauzirika eta komisarioaren eskutik, Aita Larramendi Ikastolako batxilergoko ikasleentzat. Urriaren 8an, 13.30tan 
Konferentzia Agnés Pé-ren eskutik: POP MARROI EZ-HILGARRIA, Arma sonikoak: historia, testuinguruak eta somatika. Urriaren 9an, 18:00etan

Bastero Kulturgunea
Ondarreta kalea, 1
Andoáin, Gipuzkoa
 

erlazioak

imagen del program Harriak. Diseño

HARRIAK arte garaikideko programa da, arte bitartekaritzarako, erakusketarako ...

harriak: "kuku kanta" erakusketa

urriak 5 – azaroak 10, 2018

Kuku, kuku, kuku. Lotsak, irrigarriak, tentelkeriak, batzuetan, inoren gorputz epelera hurbilarazten gaitu.

Agnès, Ander eta Guillermo ez dira larregi arduratzen estilo bat edukitzearekin; belarrietatik, eskuetatik irteten zaie. Leku eta interes desberdinetatik (soinutik, modatik eta argazkigintzatik) abiatuta, hirurak abian jartzen dira, ezinbestean bakoitzarena izango den leku baterantz. Beraien arrarotasunak diziplina horien mugak gainditzen ditu. Aurretik erabaki gabeko egintza da, bizitza-tarte bat, irudi, soinu eta guzti. Sarritan, baimenik eskatu gabe eta ordutegiz kanpo jazartzen zaigu laneko denbora, kontua ez baita soilik errealitaterantz jotzea, errealitatea etorri ere egiten delako… Denak talka egiten du eta zentzua isuri egiten da.

Artea isiltasun bihurtzen da, aldi bakoitzean berriro ere, atzera ere gu ustekabean harrapatzeko. Lan itzela da munduko ele-melea une batez isilaraztea. Hemen ez dago askorik esateko, erakusketan eginda dago eta.

Kukuak basoan kantatzen du, bi segundotan, zer gauza txikia eta, halere, nola dakarren irudi zehatz-zehatza eta unibertsala aldi berean. Nola lotzen dituen urrunekoa eta bertakoa, lipar iraunkor batean.