HALO erakusketaren kartela, Arenatzarten, HARRIAK programaren barruan

jardunaldiak

HALO erakuskeraren kartela, Lekeitioko Barandiaran Aretoan
2016 ekainak 4 - 2016 ekainak 19
HALO erakusketaren kartela, Arenatzarten, HARRIAK programaren barruan
2016 maiatzak 6 - 2016 maiatzak 29

erlazioak

HARRIAK programaren irudia. Diseinua:Gorka Eizagirre

HARRIAK arte garaikideko programa da, arte bitartekaritzarako, erakusketarako eta... 

Koordinazioa: Lydia Lomas

harriak: 'halo' erakusketa

HALO ingeleseko akronimoa da: High Altitude-Low Opening (Altuera handia - Irekiera txikia). Izan ere, termino hori erabiltzen da paraxutismoan egindako era guztietako jauziak izendatzeko, baina, aldi berean, gorputzen inguruan sortzen den energia adierazteko terminoa ere bada.  

Hutsean jauzi eginez eta paraxutaz lurreratuz, eremua miatu eta orekan dauden espazioak aurkituko ditugu. Beti dago desberdintasun-tartea kontatu digutenaren eta ikusten dugunaren artean.

Lurreratzen den paraxutistak, esperientziaren bidez, espazio hori zehaztu eta esanguraz janzten du. Aurretiaz ezagutzen zuena, bere sena eta eremuak erakusten diona erabili behar ditu gidatzat, bere miaketatik abiatuta kontakizun berri bat sortzeko.

Definitzeko prozesuan dagoen espazioa burututakoa baino indartsuagoa da.

Erakusketa honetan, objektuak, prozesuak eta paisaiak birpentsatu eta zalantzan jartzen dituzten lanak erakutsiko ditugu.

Lehen unean, lurreratzen garenean, nahasketa eta desorientazioa agertzen dira.  Objektua eta espazioa biltzen dituen HALO horrek zalantza sortzen du, baina aldi berean zerbait kontatu nahi digu; hortik sortzen da, hain zuzen, zalantzarako espazioa.

Erakusketako partaideak:  Iranzu AntonaZigor BarayazarraMikel del Río MoránSantiago Fernández MosteyrínAmaia MolinetRafael Munarriz.

Erakusketako komisarioa: Antespacio

Bisita-orduak ARENATZarte-n :
ostegunak, ostiralak eta larunbatak: 11:00-14:00 eta 17:00-20:00
igandeak: 11:00-14:00

Garraioaktrena FEVE Bailen kalea, 2 (48003 Bilbo) eta autobusa Bizkaibus