imagen del program Harriak. Diseño

harriak 2019

Koordinazioa: Leire Muñoz

2016ko, 2017ko eta 2018ko HARRIAK programaren esperientziaren ondoren, eremuak-ek hirugarren edizioa jartzen du martxan: HARRIAK 2019

HARRIAK arte garaikideko programa da, arte bitartekaritzarako, erakusketarako eta dibulgaziorako espazio berriak sortzeko helburua duena. 
Programa Euskal Autonomia Erkidegoko kultur etxeetako hainbat aretotan jorratuko da, gorabidean datozen artista eta bitartekarien partaidetzarekin. 

HARRIAK eremuak-en ekimena da, eta herri txikietan sorkuntza garaikidearekiko sentiberatasuna bultzatzera eta artearen inguruko lan- eta gogoeta-prozesuak ikusaraztera bideratuta dago.

Helburu nagusia programari jarraipena ematea da. 2016an, 2017an eta 2018an inplementatu diren lekuak finkatzen saiatuko da, hala nola esperientzia esparru berrietara zabaltzen.