guillermo orjales

Getxo, 1986. Arte Ederretan lizentziaduna (EHU). Estanpazio-, patroigintza- eta jantzigintza-ikasketekin osatu du unibertsitateko prestakuntza. Gaur egun, moda-alorreko lanbidearekin batera, bestelako proiektu eta elkarlanak ere egiten ditu, ehuna, grafikoa eta argazkia uztartuta.

[Obra]

Margogintzatik argazkigintza digitalerako hurbilpena, hiru ardatzetan egituratutako argazki-artxibo batetik abiatuta: paisaia, hirudimentsiokotasun eta narraziorik gabeko espaziotzat; ikusmena geruzen gainezarpentzat; eta prekariotik pintoreskorako hurbilpentzat.