gerard ortín castellví

(Bartzelona, 1988). Arte Ederrak ikasi zituen Bartzelonako Unibertsitatean, eta masterra egin zuen Amsterdameko Sandberg Instituten. Duela gutxi erakusketak egin ditu Fundació Miróren Espai13 aretoan (Bartzelonan), Tabakaleran (Donostian), Stedelijk Museum Buron (Amsterdamen) eta Office for Contemporany Arten (Oslon).

Giza jarduerak ordena naturala suntsitzea edo hauskor bihurtzea da haren lanaren gai iraunkorretako bat, eta filmetan, soinu-instalazioetan eta walk performanceetan islatzen du hori. Harrobietako hotsetan oinarritutako soinu-instalazio bat aurkeztuko du.

http://www.gerardortin.com/