las conjuradas. imagen vídeo

Proposamenaren helburua ikus-entzunezko lan esperimentala egitea da, tradizionalki emakumeek etxean eta espazio publikoan bete duten lekuari buruz gogoeta egiteko.

estibaliz sadaba murguia

Bilbo, 1963. Artista eta Arte Ederretan lizentziatua da, eta EHUn Arteari buruzko Ikerketa eta Sorkuntzaren gaineko masterra egin du. Hainbat beka eta sari jaso ditu, honako hauen eskutik: Arte y Derecho Fundazioaren, Bizkaiko Foru Aldundiaren, Artium Museoaren, Huarte Zentroaren, Bilboarte Fundazioaren eta abarren eskutik.

Bere lan bideografikoak honako leku hauetan aurkeztu ditu: VSFF (La Cité des Arts de Paris), TEMPLE University (Philadelphia), Universidad de Pau, Akademie der Künste (Berlin), Art Museum of the America (Washington DC), MARCO Museoa (Vigo), MUSAC Museoa (Leon), Antoni Tàpies Fundazioa (Bartzelona), Live Art Development Agency (London), Instytut Sztuki Wyspa (Gdańsk, Polonia), Galerija Miroslav Kraljević (Zagreb, Kroazia), Museet for Samtidskunst (Roskilde, Danimarka), Tallinna Kunstihoone (Tallinn, Estonia), Espainiako Kultura Etxea (La Paz, Santo Domingo, Habana), King Juan Carlos I Center at NYU, Sofia Erregina Museoa, Bartzelonako Arte Garaikidearen Museoa MACBA, Sydney-ko Cervantes Institutua, Gasteizko Artium Museoa, Espainiako Kultura Etxeak (Buenos Aires, La Paz, Mexiko, Managua, Rosario, Txileko Santiago, San Salvador eta Tegucigalpa), Badajozeko MEIAC eta Louisiana Museum, Humlebaek, Danimarka.

1994an Azucena Vieitesekin batera Erreakzioa-Reacción kolektiboa sortu zuen. Praktika artistikoari, aktibismoei, feminismoei eta queer teoriari buruzko hainbat mintegi eta lantegi zuzendu ditu beste batzuekin elkarlanean: ARTELEKU 1995-1997-2003-2006, Rekalde Aretoa 2008, Bizbak-EHU/UPV 2011, Tabakalera 2014. Hainbat argitalpen argitaratu ditu beste batzuekin elkarlanean, hala nola Erreakzioa, Joyas y Caprichos, matatiempos-feministas.net eta Sail Anizkunak.

Komisarioa izan da bideosorkuntzako hainbat programatan nazioko museoetan. Gainera, hitzaldiak eman ditu Espainia osoko hainbat Museotan, Arte Zentrotan eta unibertsitatetan.

Vimeo.com/estibalizsadabamurguia
https://seriesmultiples.wordpress.com/
http://www.matatiempos-feministas.net/