erlazioak

 2017an argitaratuta eremuak#4 aldizkariaren azala

eremuak#4k eremuak#0, #1, #2 eta #3 argitalpenek —hurrenez hurren 2013an, 2014an, 2015ean eta 2016an argitaratutakoek— hasitako bidean jarraitzen du.

eremuak argitalpenaren 3. zenbakian, euskal testuinguruan produzitutako testu- eta ikus-materialak agertzen dira. Aldizkarian, honako hauek hartu dute parte, agerpen-ordenan: Iñaki ImazMaria BerriosLarraitz TorresZigor Barayazarra (tartekia eta arte-ekarpen nagusia), MugaxoanPeio AguirreJorge NúñezSusana TalayeroAimar Arriola eta Julen Agirre (atzeko azaleko arte-ekarpena) ...

revista eremuak#2 portada-contraportada

eremuak argitalpenaren 2 zenbakiak euskal testuinguruan ekoitzitako material testual eta bisualak argitaratzen  ditu. eremuak#2-n parte hartu dutenak: Jaime CuencaThe Walking Reading GroupHisteria KolektiboaManu UrangaPablo MarteBeatriz HerráezMaría Luisa FernándezJon MantzisidorAlex MendizabalMiren JaioInazio Escudero, eta Lorea Alfaro e Irkus M. Zeberio-ren ekarpen artistikoak ...

eremuak argitalpenaren 1 zenbakiak hurbileko eremuan landu berri diren produkzioen eta gogoeten lagin batzuk bildu ditu eta kontextuko agente profesional ezberdinen partehartzeak jasotzen ditu, hala nola: Maite GarbayoHaizea Barcenilla-Saioa Olmo,  Ainize SarasolaRicardo Basbaum en bulegoa z/bMarion Cruza/Grace Livingston, Miren ArenzanaPeio Aguirre eta Txuspo Poyo ...

Buletin honen zero zenbakiaren bidez, eremuak ekimenak hausnarketa horiek etorkizunean garatu ahal izateko gune bat eskaintzen du; gure testuinguruan kritika eta azterketa garatzeko eta esparru publikoan parte hartzeko espazioa...

eremuak#5

eremuak #5 honetan arte-jarduera askotan lurzoruak arte-gertaerarako gunetzat hartu duen garrantziaz hausnartu dugu. Azken garaian, instalazioetan, eskulturetan edo objektuetan, baita performanceetan eta margoetan ere, lanak zoruaren gainean aurkezten dira, sarritan espazioan sakabanatuta, beraien izaera materiala eta mundutarra nabarmentzeko antolatuta.

Egoera hori aztertzeko, testuingurutik kanpoko begiratuetara jo dugu, bestelako ikuspegi bat eman dezaketelakoan. Horra hor, hain zuzen, Pedro de Llano historialari eta erakusketa-komisarioaren eta Maria Virginia Jaua idazle eta editorearen kolaborazio nagusien arrazoia. Bilboko Arte Ederren Museoak 2018ko azarorako antolatutako 68aren ostean erakusketaren komisario- taldea osatzen dute Miriam Alzurik, Begoña Gonzálezek eta Miguel Zugazak. Hain zuzen, horiek sinatutako testuak, Museoaren bildumatik eta beste erakunde batzuen lanetatik abiatuta, Euskal Herriko azken urteotako artearen ikuspegi zabala aurkeztuko duen proiektu horren bozgorailu izan nahi du.

Horretaz gain, artistekin egindako ohiko elkarrizketak ere hartzen ditugu aldizkarian: kasu honetan 2018an Donostian eta Bilbon egindako bi erakusketa garrantzitsuren berri emateko. Batetik, José Ramón Amondarain pintorearen Espazioaren barrea, Donostiako San Telmo Museoan egindako tamaina handiko erakusketa, eta, bestetik, Ana Laura Aláezek Bilboko CarrerasMugica galerian aurkeztutako Resistencia erakusketa (artistak ibilbide luzea duen arren, bi hamarkada baino gehiago eta gero, Bilbon egiten duen lehenengo banakako erakusketa ere bada). Belaunaldiak elkarren artean lotzeko asmoz, Nadia Barkate artistak eta Maite Garbayo ikerlari, idazle eta erakusketa komisarioakegin dituzte, hurrenez hurren, elkarrizketa horiek.

 Zenbakia biribiltzeko sartu ditugu, halaber, Oier Iruretagoienak Markinan Harriak programaren baitan komisariatutako Zena eta dena erakusketarako idatzi zuen testua; Sandra Cuesta, Larraitz Torres eta Amaia Urra artistek (Deialdi Jarraituaren laguntzaz) sorturiko Alkolea Beachen kolaborazioa, berrikitan itxi den sorkuntzarako eta arte-bitartekotzarako gunearena; Amaia Molinet artistaren kolaborazioa erdiko orrialdeetan (haren Das Paradies proiektuak ere Deialdi Jarraituaren babesa jaso zuen); eta, amaitzeko, Jone Loizagaren atzeko azala.

Argitalpenaren PDF-a hemen deskarga dezaketzu (3,30MB).