eremuak-halfhouse_sahatsa_jauregi

jardunaldiak

Halfhouse2020
2020 uztailak 14
2020 urriak 3 - 2020 azaroak 28

halfhouse 2020

2020 ekainak 9 - 2020 uztailak 7

=> Deialdiaren oinarriak deskargatu PDF (157 KB)

eremuak programak egonaldi-deialdi bat irekiko du, Halfhousekin lankidetzan, Euskal Autonomia Erkidegoko artistentzat. Deialdiak arte bisualen testuinguruan lan egiten duten artistei eta/edo sortzaileei laguntzea du helburu.

Egonaldia abuztuaren 2an hasi eta urriaren 2an amaituko da, Halfhouse-k Bartzelonan duen egoitza berrian. Egonaldia artistaren erakusketa batekin amaituko da, aldi horretan egindako lana azaltzen. Espazioan bertan inauguratuko da, 2020ko urriaren 3an.

Halfhouse irabazi asmorik gabeko espazioa da eta artearen esparruko proiektuak garatzen ditu. 2009an fundatu zenetik 2018ra bitartean, proiektua sortzaileen (Sinéad Spelman eta Alberto Peral artistak) etxebizitzan garatu da. Denbora-tarte horretan, nazioko zein nazioarteko artistek euren lana aurkeztu eta workshop-ak egin dituzte Halfhouse-n, eta espazioko ekintzen artean beti izan da oso garrantzitsua artisten egonaldia. 2016az geroztik, Halfhouse-k egonaldien akordio bat sinatu du eremuak-ekin, urtero Euskal Herriko artista edo sortzaile bat gonbidatzeko.

Deialdia aurkezteko epea 2020ko uztailaren 7an itxiko da, gauerdian. Aukeraketaren emaitza uztailaren 15ean argitaratuko da webgune honetan.