Leo Burge-ren erakusketaren argazkia, 2018an Halfhousen egin zuen egonaldikoa.

jardunaldiak

Leo Burge-ren erakusketaren argazkia, 2018an Halfhousen egin zuen egonaldiakoa
2019 apirilak 24 - 2019 maiatzak 26

eremuak egonaldia halfhouse-n - 2019ko udan

eremuak programak egonaldi-deialdi bat ireki du, Halfhousekin lankidetzan, Euskal Autonomia Erkidegoko artistentzat. Deialdiak arte bisualen testuinguruan lan egiten duten artistei eta/edo sortzaileei laguntzea du helburu.

Egonaldia uztailaren 8an hasi eta irailaren 8an amaituko da, Bartzelonako Halfhousen Bartzelonako egoitzan. Egonaldia artistaren erakusketa batekin amaituko da, gune horretan bertan eta irailaren 7tik aurrera.

Askotariko ekimenen arteko lankidetza-adibide, Hangar arte-ikerketako eta -produkzioko zentroak lankidetzan dihardu Halfhousekin, 2019ko eremuaken egonaldirako artista egoiliarrari ostatua emateko.

=> Deialdiaren oinarriak deskargatu PDF (157 KB)