erlazioak

collage eremuak programaren ekintzen irudiekin

eremuak, praktika artistikoen testuingurua euskal esparruan inplementatzeko prestatutako espazioa da.

eremuak bizkaia irratian

2016ko maiatzaren 10ean emandako elkarrizketa Bizkaia Irratiko Talaipe saioan

Pello Irazu-k,  eremuak  programaren batzordeko kideak, azaltzen ditu eremuak programaren helburuak eta azken aldian egiten ari diren ekintzak, besteak beste, HARRIAK programa berriaren hainbat erakusketa. HARRIAK arte garaikideko programa da, arte bitartekaritzarako, erakusketarako eta dibulgaziorako espazio berriak sortzeko helburua duena.