José Ramón Ais-en estudioa Art Omi 2019-n | Argazkilaria: José Ramón Ais

erlazioak

Nazioarteko epaimahaiak José Ramón Ais aukeratu zuen egonaldirako.

Nazioarteko epaimahaiak Damaris Pan aukeratu zuen egonaldirako.

egoiliar baten performance ate irekiko egunean

Nazioarteko epaimahaiak Iñaki Garmendia aukeratu zuen egonaldirako.

eremuak - art omi 2020

2020 ekainak 18 - 2020 uztailak 14

Art Omi-n egonaldirako deialdia zabalik dago 2019ko azaroaren 30era arte.

Abierta la convocatoria para la residencia de eremuak en Art Omi hasta el 30 de noviembre de 2019.

eremuak programak nazioarteko egonaldi-deialdi bat ireki du, Art Omi-rekin lankidetzan, Euskal Autonomia Erkidegokoan erroldatuta dagoen edozein artista joan daiteke egonaldira, betiere aktiboki eta profesionalki lanean aritu bada azken hiru urteotan gutxienez.

Deialdiaren helburua da arte bisualen testuinguruan lan egiten duten artisten nazioartekotzeari laguntzea.

Egonaldia 2019ko ekainaren 18an hasi eta uztailaren 14an amaituko da. Art Omi-n, Ghent-en, New York iparraldeko landa-herri batean izango da. Eremuak-ek joan-etorriko gastuak ordaindu eta 500€-ko bidaia-poltsa emango dio hautatutako artistari, baita onarrizko osasun-asegurua ere. Estudio pribatua,  partekatutako ostatua eta doako otorduak izango ditu artistak bekaren egonaldi osoan.