eremuak#6

erlazioak

eremuak #5 honetan arte-jarduera askotan lurzoruak arte-gertaerarako gunetzat hartu duen garrantziaz hausnartu dugu.

 2017an argitaratuta eremuak#4 aldizkariaren azala

eremuak#4k eremuak#0, #1, #2 eta #3 argitalpenek —hurrenez hurren 2013an, 2014an, 2015ean eta 2016an argitaratutakoek— hasitako bidean jarraitzen du.

eremuak argitalpenaren 3. zenbakian, euskal testuinguruan produzitutako testu- eta ikus-materialak agertzen dira. Aldizkarian, honako hauek hartu dute parte, agerpen-ordenan: Iñaki ImazMaria BerriosLarraitz TorresZigor Barayazarra (tartekia eta arte-ekarpen nagusia), MugaxoanPeio AguirreJorge NúñezSusana TalayeroAimar Arriola eta Julen Agirre (atzeko azaleko arte-ekarpena) ...

revista eremuak#2 portada-contraportada

eremuak argitalpenaren 2 zenbakiak euskal testuinguruan ekoitzitako material testual eta bisualak argitaratzen  ditu. eremuak#2-n parte hartu dutenak: Jaime CuencaThe Walking Reading GroupHisteria KolektiboaManu UrangaPablo MarteBeatriz HerráezMaría Luisa FernándezJon MantzisidorAlex MendizabalMiren JaioInazio Escudero, eta Lorea Alfaro e Irkus M. Zeberio-ren ekarpen artistikoak ...

eremuak argitalpenaren 1 zenbakiak hurbileko eremuan landu berri diren produkzioen eta gogoeten lagin batzuk bildu ditu eta kontextuko agente profesional ezberdinen partehartzeak jasotzen ditu, hala nola: Maite GarbayoHaizea Barcenilla-Saioa Olmo,  Ainize SarasolaRicardo Basbaum en bulegoa z/bMarion Cruza/Grace Livingston, Miren ArenzanaPeio Aguirre eta Txuspo Poyo ...

Buletin honen zero zenbakiaren bidez, eremuak ekimenak hausnarketa horiek etorkizunean garatu ahal izateko gune bat eskaintzen du; gure testuinguruan kritika eta azterketa garatzeko eta esparru publikoan parte hartzeko espazioa...

eremuak #6

2019ko urrian Azkuna Zentroan egitekoak diren eremuak nazioarteko jardunaldiekin batera, arte garaikidearen tokiko testuinguruan nahiz testuinguru orokorrean, orotariko adierazpideak erabiliz, usadioz natura esaten zaion horri buruzko interesa adierazten dutenjarrera, lan eta diskurtsoen inguruko zenbait ekarpen bildu ditugu aldizkariaren zenbaki honetan. Gune instituzionalak atzean utzi eta kanpoalde konprometitu eta berritzaileen bila joan dira batzuk; beste batzuek,aldiz, prozesu edo organismo bizidunak sartu dituzte gune horietan, baina, nolanahi ere, kanpokotasungogoak agerikoa dirudi.

Natura kontzeptua bera zaila dela jakinik, eta ardatz gisa aukeratutako gaia jarrera sinplifikatzaile batzuk goraipatzera ez mugatzeko asmoz —konplexutasuna berezkoa baita gizatiarra denaren eta ez denaren arteko harremanetan, bizidunaren eta bizigabearen artekoetan,organikoaren eta teknologikoaren artekoetan—,terminoari pluralaren marka jarri diogu (-k “naturak”adierazteko eta -s gaztelaniazko “naturalezas” hitzaren kasuan). Gure kulturaren ikuspegitik natura bat izatea bada haren funtsezko ezaugarria, kontzeptua pluraltasunetik abiatuta lantzeko planteamendua bera subertsio-aukera bihur daiteke, arreta eman diguten arte-adierazpideek planteatzen dutenarekin bat.

Gure aldizkarian ohikoa den bezala, zenbaki hau osatzen duten ekarpenak tipologia desberdinetakoak dira eta, eremuaken deialdiaren bidez bultzatu diren artistetako batzuei ahotsa emateaz gain, gure testuinguruaren harira egindako jarduerak ere bildu ditugu.

Sergio Pregok aldizkarirako berariaz egindako ekarpenak testu labur bat eta sei zatitan banatutako dimentsio handiko irudia dakar. Zatietako bakoitzak orrialde oso bat hartzen duenez, osotasuna irudikatu beharko dugu. Francisco Javier San Martinek sinatutako testuak, itxuraz oso desberdinak diren artisten lanak narrazio-hari bakarrean lotzeaz gain, ekarpen teoriko garrantzitsua ere badakar, aro modernotik aro garaikiderako ibilbidean artearen eta naturaren arteko harremanak nola berrikusi diren aztertzen baitu.Tractora Koop. E. sozietateak 2017 eta 2019 bitartean Donostiako Tabakaleran egindako Landa Lan. A documentation on Darcy Lange erakusketaren inguruan elkarte horretako kidea den Usue Arrieta artistak sinatutako “Beltzune zirkularra” testua ere sartu dugu: akuilutzat erabiltzen du “naturak“ ideia, norabide zehatzik gabeko gogoeta abiarazteko bere lan-prozesuei buruz.Testuinguru horretan edo testuinguru horretatik abiatuta urtean zehar egindako erakusketarik edo ekitaldirik garrantzitsuenen berri emateko asmoz, Alberto Peralek 2019ko otsailean Madrilgo Galeria Alegrian egindako Abertura erakusketaren harira Bea Espejo arte-kritikariaren eta eskultorearen beraren artean izandako elkarrizketa ere ekarri dugu gure orrietara.

Izan ere, naturen ideia antzeman zitekeen erakusketan,horma zeharkatu eta agerrarazten zuten elementuen (harrien edo hodien) bidez.Zenbakia osatzeko ekarri ditugu, halaber, Halfhousen egin zuen arte-egonaldiari buruz Leo Burgek egiten duen kontakizuna; Maia Villoten testua, Harriak 2018 programaren esparruan Guenesen eta Ean komisariatu zuen Trenza erakusketari buruzkoa; Organoléptico argitalpen-proiektuaren ediziorako etengabeko deialdian gure laguntza jaso duen Duen Saachi artistaren esku-hartzea erdiko orrietan; eta, amaitzeko, Irantzu Yaldebereren atzeko azala, xix. mendearen amaierako Ernst Josephson margolari suediarraren Ecstatic Heads lanetik abiatuta egindako irudi batekin. Azken orrialdeetan,eremuakek urtean zehar egindako jarduerak biltzen ditu agendak.

Azkenik, ongi etorria eman nahi diogu Aimar Arriola komisario, editore eta ikertzaileari, 2019ko ekainean eremuak batzorde teknikoan hasi berria den kideari.Aldi berean, egindako lana eskertu eta agur esan nahi diogu Leire Vergarari, editore gisa izan duen azken parte-hartzearen ondoren batzordea utzi duen kideari; haren ordez sartu da Aimar, hain zuzen.

Agur esan eta eskerrak eman nahi dizkiogu, halaber,Bilboko Azkuna Zentroa-Alhondigari, azken lau urteetan eremuak programa hartu duen erakundeari.Izan ere, 2020. urtetik aurrera etapa berri bati emango diogu hasiera Donostiako Tabakalera Kultura Garaikidearen Nazioarteko Zentroan.

eremuak #6 doan banatuko da, eta hainbat kulturazentro eta liburutegi publikotan dago eskuragarri.

Argitalpenaren PDF-a hemen deskarga dezakezu (3,52MB).