Horman Posterren proposamenaren irudia, Eraikitzen gaituzten hitzak

Horman Poster Matxalen de Pedro eta Igor de Quadraren kolaborazioa proiektu bat da. Oraina, testuingurua eta biografia jokoan jartzen duen hizkuntza performatiboen ikerketa eta eraikuntza izan da, aldiro, kolaborazio honen abiapuntua: arkitektura eta ingurune sozialak (site/context specific), gure identiate biografiko eta historikoa (dramaturgia dokumentalak) eta hezkuntza ingurunetan interbentzioak izan dira garatutako batzuk. www.hormanposter.eus 

jardunaldiak

Horman Posterren posterra La Fundición aretoan
2017 maiatzak 4

eraikitzen gaituzten hitzak

Eraikitzen gaituzten hitzak/ Las palabras que nos construyen arte eszenikoak eta interbentzio soziokomunitarioa elkartzen duen mediazio proiektu bat da. Helburua, hitza, gorputza eta identitatearen arteko harreman performatiboen inguruko praktika artistiko-pedagogikoak garatzea da.         

Proiektuak 3 fase ditu: tailer kolektiboak (1.fasea) non edukiak prozesu kolektibo batean garatzen dira;  sormen dramaturgikoa/eszenikoa (2.fasea) non ikertutako edukiak landu, dramaturgizatu eta publikoki partekatzen dira eta itzulera kolektiboa (3.fasea) non parte hartu duten komunitateekin garatutako prozesuaren inguruko komunikazio eta elkarrizketa bat egiten da.

Proiektu hau Bilboko hiru institutuetako  gazteen partaidetzarekin (IES Bertendona, IES Botikazar, IES Ibarrekolanda) eta Gaurkotuz elkarteko Angel Almarazen lankidetzarekin burutzen ari gara.