elena martinez rubio / elena galzusta

Elena Martínez Rubio / Elena Galzusta Bilbon jaio zen. Filosofia, soziologia eta literatura ikasi zituen Erlangen-Nürnberg-en, Freie Universität Berlin-en eta Bartzelonako Unibertsitate Autonomoan. Hannah Arendt-i buruzko doktorego-tesia egin zuen Madrilgo Unibertsitate Autonomoan. Euskal Filologian lizentziaduna da. Filosofia-irakaslea izan da EHUn, euskara-irakaslea Goethe Universität-en (Frankfurt Main), itzultzailea, Günther Anders-en eta Hannah Arendt-en editorea... eta literaturari, historiari eta filosofiari buruzko artikuluak argitaratu ditu prentsan eta aldizkarietan. UZEIren euskarazko filosofia-hiztegiaren laguntzailea da, eta lehen alemana-euskara / euskara-alemana hiztegia egin zuen (Elkar- 2006/2010/2013ko online bertsioa). Poesiako Pasaia Hiria saria irabazi zuen 2010ean, Vivíamos a la vuelta de la esquina lanarekin. Honako liburu hauek idatzi ditu, besteak beste: Hannah Arendt: Un pensamiento a la intemperie (Besatari. 1999) eta Bidaia filosofikoak (Utriusque Vasconiae. 2015).