punto de origen_david_martínez_suárez

Proiektua ideia batean oinarritzen da -batetik, gorantz begiratzea, eta bestetik, beherantz begiratzea-.

portada publicación Punto de Origen de David Martínez Suárez

Punto de origen da David Martínez Suárez artistak Barjola Museoko kaperan egindako esku-hartzea erakusten duen argitalpena (…)

jardunaldiak

David Martínez Suárez-en eskulturaren argazkia
2016 otsailak 19 - 2016 apirilak 24

david martínez suárez

(La Hueria, Asturias, 1984) Arte Ederretan lizentziaduna da Euskal Herriko Unibertsitatean, eta Master bat ere egin du bertan. Hainbat beka eta sari jaso ditu eta 2008. urtean bekaduna izan zen Bilbaoarte Fundazioan. Urte horretan bertan, bi hilabetez Austrian jarduteko beka bat jaso zuen Kunsthaus Bregenz museoaren aldetik. Lorea Alfaro, Manu Uranga eta Jon Otamendi artistekin batera, Eusko Jaurlaritzaren hedapen-beka jaso zuen 2010 eta 2011. urteen artean egindako MLDJ izeneko proiekturako.

Banakako bere erakusketa berrienen artean honako hauek ditugu: No better, no worse, no change, no pain. Gema Llamazares galeria, Gijón; Si la montaña no va… Think, La Felguera, Asturias; Diagonal Torre de Ariz, Basauri, 2014an. Inercia Laboral Centro de Arte, Gijón, 2013an. Defensa, Valey Centro Cultural, Piedras Blancas, Asturias, 2012an. Respira hondo, Tuterako María Forcada Fundazioa, Nafarroa, 2011. urtean.

Hainbat talde-erakusketa egin ditu erakusketa-zentro eta museo hauetan: Hiperobjetos, Madrilgo Arkitektoen Elkargo Ofizialean; Tiempo de progreso Barjola Museoan, Gijónen, 2014an. Izena Gero Guggenheim Museoan, Bilbon, 2013an. “Entornos próximos”, Artium Museoan, 2008an.

Bere bideo-lanak honako ikus-entzunezko emanaldi hauetan parte hartu du: La Noche en Blanco, Avilés, 2012an. Open MEM, L´Mono, Bilbon, 2009an, Nalón dokumentalaren proiekzioa Day of Architecture egunean, FLACC bidez, Flemish Architecture Institute (VAi) zentroan, Genk, Belgikan, 2007an.

www.davidmartinezsuarez.net