Proposamen izan nahi ez duen proposamen bat.

Erresistentzia, berriz posizionatzeko premia gisara. 

daniel llaría

Logroño, 1985. Ikusmen-artista da. Arte Ederretako lizentzia atera zuen Euskal Herriko Unibertsitatean, eta master-ikasketak egin zituen Parsonsen (New Yorken), Fullbright bekadun gisa. 2017an, Estatu Batuetako Skowhegan egoitza entzutetsuan hartu zuen parte. Gaur egun, Anguianon (Errioxan) eta Bilbon bizi da eta egiten du lan.

Artean egiten dut lan, oharkabetasunaren bila. Zenbait automatismoren erabileran oinarritutako oharkabetasunaren bila, hain zuzen ere, ekintzek nahiari erantzun diezaioten, eta ez hainbeste iritziari. Nahia adierazgarriagoa da beti ideologia baino. Ideologikoki, intersekzionalitateari eta ordezkapen-politikari lotutako gaiak aipatu ohi ditut; baina hori guztia, nolabait ere, egiten jarraitzeko aitzakia da. Izan ere, egiten jarraitzea da garrantzitsuena.