erlazioak

imagen de la exposición first thought best

2017an eremuak-ek jarri du martxan deialdi berezia. Deialdiaren xedea erakusketa kolektibo bat egitea da Azkuna Zentro-ko JOZ (Jarduera Osagarrien Zentroa 1) aretoan egingo dena, 2018 otsailean eta martxoan...

erakusketa deialdia - 2017-

Deialdia luzatuta 2017ko abuztuaren 31ra arte eremuak-en bigarren erakusketa kolektiboan parte hartzeko.

2017an eremuak-ek jarri du martxan deialdi berezia. Deialdiaren xedea erakusketa kolektibo bat egitea da Azkuna Zentro-ko JOZ (Jarduera Osagarrien Zentroa 1) aretoan egingo dena, 2018 otsailean eta martxoan.

eremuak-en batzordeko kideek hautatuko dituzte lanak: Iñaki Imaz-ek, Pello Irazu-k, Leire Vergara-k eta horiekin batera Itziar Okariz eta Emily Pethick (Londreseko The Showroom-en zuzendaria) kanpoko gonbidatu gisa.

Bidali proposamena* online formulario bidez. Horretarako, sesioa hasi, “sartu” hitza sakatuz (web-orrialdearen goiko aldean dago, eskuinean).

Erakusketaren deialdian online parte hartu ahal izateko, erregistratuta egon behar duzu. Horretarako, aurretik ez baduzu egin, kontu berri bat sortu. Ondoren, pasahitz bat jasoko duzu zure helbide elektronikoan eta hori izena emateko orrian sartzeko eta prozesuari ekiteko erabili.

(*) Ez da beharrezkoa erakusketarako berariazko proiekturik aurkeztea. Eginiko lanaren dosier bat eskatzen da, hautaketa-batzordeak artistaren lanaren eta ibilbidearen ahalik eta baloraziorik osoena egiteko, finkaturiko mugen barruan (hau da, deialdian zehazturiko orrialde kopurua errespetatu behar da).

Baldintzen PDF-a (482 KB) deskarga dezakezu hemen.