Cabello/Carceller artistek Montehermoso Kultur Etxean (Vitoria-Gasteizen) emandako hitzaldi batetik hartu dugu izenburua. Esaldi hori euren jardunbideaz mintzatzeko erabili zuten, Ann-Sofi Sidén artista suediarraren baieztapen baten moldaketa kritikoa eginez. Teoriaren aurrean txori bat ornitologiaren aurrean bezala sentitzen zela esan zuen Ann-Sofi Sidének

consonni

2006az geroztik dihardu Bilboko consonni ekoiztetxeak arte garaikidearen eta argitalpen espezializatuen alorretan. Hogei urteko eskarmentu horretaz baliaturik, kritika egiteko eta eremu publikoa sortzeko egungo modu desberdinak erregistratzea proposatzen du consonnik, feminismoak bide-orritzat hartuta eta zenbait formatu kolektiboren bidez (proiektu artistikoak, entsegu-liburuak, podcastak…). ENPAP (European Network for Public Art Producers) sarearen bazkide sortzaileetako bat da, eta Sarean tokiko sareko partaide.