Barnekiak/Entrañas

Barnekiak/Entrañas artefaktu emozionalak, inprobisatuak eta abegikorrak sortzean datza.

clara moreno

Clararen ibilbideak hainbat arte-diziplina hartzen ditu barne, ilustraziotik hasita musikaraino. Liburuak eta fanzineak editatu edo autoeditatu ditu, eta ilustratzaile gisa hainbat aldizkaritan aritu da kolaboratzaile. Bai musika-proiektuetan (La Reiff eta Clara te canta proiektuetan, kasu), bai ilustratzaile gisa egindako lanetan, funtsezko elementuak dira istorioen kontakizuna, elkarrizketak, gogoratutako pasadizoak, egunerokotasuna, folklorea eta jendearen ahotsak.

Barnekiak / Entrañas proiektuan, Usune Bravorekin bat egin du urrunetik (batak Madriletik eta besteak Bilbotik), kontakizunak sortzeko, ehun-euskarrietan gauzatutako eta ondoren objektu bihurtutako marrazkiaren, komikiaren eta nobela grafikoaren bidez.