br_ba irratia

AUDIOLAB soinu ikerketari eskainitako irabazi asmorik gabeko kultur elkartea da. Egungo gizartean soinuaren kultura sustatzeko helburu nagusiarekin, elkarlanera eskainitako plataforma ireki...

br-ba irratia

play

Irratiaren bitartez, pintzel eta arkatzekin lan egiten duten artisten jarduerek, eta baita ideiekin lan egiten dutenek ere, gizateria osoa bide ezezagunetatik barrena eramango dute berehala. Literaturak sekulako hedapena edukiko du irrati bakoitza liburu ireki bihurtuz, irratia eskola eramangarri bat izango da, hezkuntza-ibai erraldoi bat, bere entzuleei ura irensten duten bitartean ardoa edaten dutela sinestarazteko ahalmena izango duena, inor baztertua izan gabe bere genero, adin edo egoera sozialarengatik. Baina kontuz: irratiaren jardueraren etenaldi batek herrialde osoan ilunaldi mental bat hedatzeko arriskua ekar lezake, denboraldi bateko kontzientzia galtze bat.

Khlebnikov

Aipamen honen bitartez, irratiaren eginkizun klasikotik (informatzea, entretenitzea eta hezitzea) urrunduz, proposamen idiliko batetara gerturatzen gara, sormena ardatz duen topaketa batetara, isiltasunetik abiatuz astintze bat sentiaraziko duen zerbaitetara; eta hau lortu ezin bada, gutxienez jakin-mina piztera, eta hau ere emango ez balitz, artistaren, bere lanaren eta entzulearen arteko eremuaren suntsitzaile izatera.

Proiektu honetan irratia erakusketa gune, soinu-erakustoki bezala ulertu eta proposatzen dugu, ez soilik emisio sistema moduan. Nola ipini konposaketa edo piezak, erakutsi ahal izateko? Nola sortu piezen “artean” ibilbide bat garatuko duen eremu bat? Nola interpretatu soinu-artxibo bat? Ze motatako komisaritza irizpide ezarri? Erakusketa kontzeptuei buruzko pentsaera eta hauek sortzeko modua, aldatu egingo lirateke?