eremuak #5 honetan arte-jarduera askotan lurzoruak arte-gertaerarako gunetzat hartu duen garrantziaz hausnartu dugu. Azken garaian, instalazioetan, eskulturetan edo objektuetan, baita performanceetan eta margoetan ere, lanak zoruaren gainean aurkezten dira, sarritan espazioan sakabanatuta, beraien izaera materiala eta mundutarra nabarmentzeko antolatuta.
Bi Dos Two erakusketa kolektiboaren gaineko buruzko argitalpena
eremuak#4k eremuak#0, #1, #2 eta #3 argitalpenek —hurrenez hurren 2013an, 2014an, 2015ean eta 2016an argitaratutakoek— hasitako bidean jarraitzen du. Zenbaki honek aurrekoan sartutako ardatz tematikoa mantentzen du (hezkuntza eta pedagogia artean), eta aldizkariko zenbait eduki haren ingurukoak dira.
eremuak argitalpenaren 3. zenbakian, euskal testuinguruan produzitutako testu- eta ikus-materialak agertzen dira. Aldizkarian, honako hauek hartu dute parte, agerpen-ordenan: Iñaki Imaz, Maria Berrios, Larraitz Torres, Zigor Barayazarra (tartekia eta arte-ekarpen nagusia), Mugaxoan, Peio Aguirre, Jorge Núñez, Susana Talayero, Aimar Arriola eta Julen Agirre (atzeko azaleko arte-ekarpena) ...
eremuak argitalpenaren 2 zenbakiak euskal testuinguruan ekoitzitako material testual eta bisualak argitaratzen ditu. eremuak#2-n parte hartu dutenak: Jaime Cuenca, The Walking Reading Group, Histeria Kolektiboa, Manu Uranga, Pablo Marte, Beatriz Herráez, María Luisa Fernández, Jon Mantzisidor, Alex Mendizabal, Miren Jaio, Inazio Escudero, eta Lorea Alfaro e Irkus M. Zeberio-ren ekarpen artistikoak ...
2012ko uztailaren 20an eta 21ean eremuak programak artiumen (Gasteiz) antolatutako arte eta política publikoak I jardunaldian Juan Luis Morazak egindako hitzaldiaren transkripzioaren argitalpena. Juan Luis Morazaren república erakusketaren katalogoan argitaratua, Museo Centro de Arte Reina Sofia, Madril, 2014.
eremuak argitalpenaren 1 zenbakiak hurbileko eremuan landu berri diren produkzioen eta gogoeten lagin batzuk bildu ditu eta kontextuko agente profesional ezberdinen partehartzeak jasotzen ditu, hala nola: Maite Garbayo, Haizea Barcenilla-Saioa Olmo, Ainize Sarasola, Ricardo Basbaum en bulegoa z/b, Marion Cruza/Grace Livingston, Miren Arenzana, Peio Aguirre eta Txuspo Poyo ...
First Thought Best erakusketa kolektiboari buruzko argitalpena. Bertan eremuak programaren “2014ko erakusketa” deialdian aukeratutako egileei buruzko informazioa biltzen da.
Liburuxkaren PDFa (389 KB) deskarga dezakezu hemen
Argitalpenaren PDFa (2,38MG) deskarga dezakezu hemen
2013ko uztailaren 25ean eta 26an eremuak programak artelekun (donostia) antolatutako Editatzea, ekoiztea, programatzea jardunaldietan Jon Mikel Eubak egindako hitzaldiaren transkripzioaren argitalpena.
Buletin honen zero zenbakiaren bidez, eremuak ekimenak hausnarketa horiek etorkizunean garatu ahal izateko gune bat eskaintzen du; gure testuinguruan kritika eta azterketa garatzeko eta esparru publikoan parte hartzeko espazioa...