ane rodríguez zaitegi / anemotorazing

Bilbo, 1991. Arte Ederretan lizentziaduna EHUn. Ondoren, Gizarte eta Kultura Erakundeetako Arte Hezkuntzako Masterra egin du Madrilgo Universidad Complutensen. Gaur egun arteari eta hezkuntzari lotutako proiektuetan eta produkzio grafikoko, pinturako, marrazketako eta fanzinegintzako proiektuetan jarduten du.

 [Obra]

«Adarbakarrak margotzen ditut. Itsusiak, desitxuratuak eta arraroak margotzen ditut, amorrua ematen didalako diren munstroaren irudia gozotzeak edo edertzeak.  Beste era batean ulertzen ahalegintzen naiz.  Desegokitasunaren irudikapenean dagoen arduran pentsatzen saiatzen naiz.  Munstroa ondo dago arraroa izanik. Eta itsusia izanik ere bai. “