andres denegri

(1975, Buenos Aires, Argentina), film eta bideoekin esperimentatzen du. Kanal bakarreko piezak, instalazioak, argazkiak eta objektuak egin ditu. Nazioarteko erakusketa garrantzitsuetan izan ditu bere ikus-entzunezko obrak, bai eta bere lan-arloko jaialdi eta erakusketa nagusietan ere, eta sari garrantzitsuak lortu ditu: Arteen eta Teknologia Berrien Sari Handia, MAMBAk eta Espacio Fundación Telefónicak emanda; Film labur nazional onenaren saria, Mar del Platako Nazioarteko Jaialdian; Bideo Esperimental Onenaren Saria, 15. Bideoaren Jaialdi Latinoamerikarrean, Rosario, Argentina; Juan Downey Saria (1. saria), Santiago, Txile; Aipamen berezia, Nazioarteko lehiaketan, Videoex 2006, Zurich, Suitza; Ohorezko aipamena, 18th Onion City Experimental Film and Video Festival, Chicago; Urteko bideoarte onenaren saria, Argentinako Arte Kritikarien Elkartearen Sarietan, Buenos Aires; Leonardo Saria, Arte Ederren Museo Nazionalarena. BIMeko (Mugimenduzko Irudiaren Bienala - Bienal de la Imagen en Movimiento) zuzendarikidea da. Tres de Febrero Unibertsitate Nazionalak ekoiztutako ekitaldia da.