AMCAL

Bilbo, 1969. Arte Ederrak ikasi zituen EHUn (1987-1992an) eta argazkigintza-ikasketak New Yorkeko International Center of Photographyn (2000-2002an). Argazkigintzan eta paisaia-generoan aritzen da laurogeita hamarreko hamarkadatik hona. Argazkigintza erabiltzen du lurraldeko fenomenoak eta prozesuak, bai eta beraien ondorio fisiko, politiko, ekonomiko eta sinbolikoak ere, behatzeko, dokumentatzeko eta interpretatzeko. Azken proiektuen artean aipagarriak dira: A Methodology for the Critical Analysis of Land (2000tik aurrera abian), BAPORAK. La flota vasca en el océano Índico (2013-2017an) eta Deusto Block #26 (2010ean).

erlazioak

AMCAL 2018
2018 uztailak 12

amcal 2018

AMCAL 2018 Mikel Eskauriazaren proiektu bat da. Denbora-blokeetan antolatutako argazkien serie hedagarriek osatzen dute AMCAL 2018[1]. Lurralde-analisirako metodologia aplikatu zaio 2005. eta 2018. urteen artean Bizkaiko eskualde bati, berriki eraldaketa azkar eta sakonak bizi izan dituen inguruneari, eta filma horren emaitza da. Autocine Getxo ingurune horretan dago kokatuta. Irudiak sortu diren ingurune berean proiektatuko dira.

Uztailaren 12an, ostegunez, 22:00etan, AMCAL 2018 (A Methodology for the Critical Analysis of Land) lana eskainiko da Autocine Getxon, programatuta zegoen filmaren ordez. AMCAL 2018 soinurik gabeko filma da eta 140’-ko iraupena du.

Sarrera doan izango da leku guztiak bete arte. Auto-zinemara automobilez edo oinez sartu ahal izango da. Taberna- eta terraza-zerbitzua ditu.

Kokapena. Bidezabalgo metro-geltokia.


[1] AMCAL 2018 lana eremuaken Bi Dos Two erakusketan (18/02/08-18/04/08) aurkeztu zen, Azkuna Zentroan.