Luis eta Adarekin argazkia

Ciudadano Loïck proiektuak utzarazpenen problematika azaltzen du aita baten eta haren semearen bitartez...
Ciudadano Loïck proiektuaren bideoclip-ak:
https://vimeo.com/219350916
https://vimeo.com/219351169

alex goien

Errealizadorea eta gidoilaria; Bizkaian jaio zen, gaur egun Bartzelonan bizi da, eta bertan egiten du lan. Sorkuntza Dokumentaleko Masterra egin du Pompeu Fabra Unibertsitatean. Osasun-arloko lanbidean ez ezik, arte-proiektu independenteen produkzioan aritzen da.

2007tik 2010era bitarte, hainbat harreman eta kolaborazio ezarri ziren Estatuko produkzio-etxe eta nazioarteko komunikabide batzuekin, hala nola TVE, EITB edo Al Jazeera English-ekin. Azken horrekin egindako lanaren ondorioz, eta Estatu osoan geldiarazitako lehen utzarazpenaren lekuko izanik, asmo berri baten ideia sortu zen. 2011. urtearen erdialdean, Ciudadano Loïck izeneko proiektu dokumentalerako lehen urratsak egin ziren.