ramón mayrata

Idazlea. Ilusionismoaren bilakaera eta interpretazio kulturalean espezialista da. Ilusionismoaren historiako eta literaturako ikastaroak ematen ditu. Arte eszenikoekin eta ilusioaren teknologiarekin duen harremanaren emaitza dira «Por arte de magia» eta «La Sangre del Turco» saiakerak, «Valle-Inclán, Houdini y el hombre que tenía rayos X en los ojos» (2015) liburuko kolaborazioa eta «El Mago Manco (2016)» eleberria. Mayratak argitaratu duen azken obra «Fantasmagoría, Magia, Terror, Mito y Ciencia» da, eta ilusionismoak ikuskizunaren teknologien sorkuntzan, zinemaren agerpenean eta errealitate birtualaren sorreran bete duen zeregina aztertzen du bertan.