HARRIAK programaren Esku Azpi Begi erakusketaren kartela

events

related

picture of the HARRIAK programme. Design: Gorka Eizagirre

HARRIAK is a contemporary art programme aimed at enabling new spaces for mediation, exhibition and artistic dissemination...

Coordination: Lydia Lomas

harriak: "esku azpi begi / ojo para mano" erakusketa

pinturaren oinarrizko gai bat azaleratzen saiatzen da. Erakutsitako lanetan bistakoa da bere katetik libre dagoen eskuaren arrastoa, begiarekiko izan ohi duen menpekotasunetik urrun. Ukimenarena dena, eskuzkotasunari dagokiona hortxe bertan dagoela zalantzarik ez; presentzi horrek irudiaren osotasun gisako hautematea zailtzen du eta horrexegatik ere, argazkigintzatik urrundu eta eskulturara gerturatzen da. Expresionista izan gabe, eskua matxinatu egin da eta begiak behar eta inposatzen duen ordena zapuztuz, koadroa berrantolatu du materialaren zentzu falta onartuz eta integratuz; hartatik, margotutakoa nabarmenki margotuta agertzen da, begiratze eta ikuste ekintzekiko gure kontzientzia areagotuz. Horrela, filosofia mutu baten baliokide bihurtzen da; irudi guztiekiko hausnarketa eta iruzkina bait da.

Hortik dator funtsean bisuala den orden batengandik askatutako eskuaren garrantzia: irudia xehetu eta desnaturalizatzean, bere hezurdura erakutsi eta ikusten dugunaren izaera eraikia agerraraztean, aldaketaren aldekoa da, bizi garen irudi-mundua beste modu batekoa izan litekeela jakinarazten baitigu.

Erakusketako partaideak: Estanis Comella, Maite Mugerza, Damaris Pan

Erakusketako komisarioa Iñaki Imaz