A mechanism that starts to work when it is used by a group of people who manipulate the moving spears fixed to the structure of an exhibition space, a mechanism that becomes the material to be worked on, as a kind of prolongation of the body, with which to try out new ways of occupying it with “deployments” that go from one side to the other.

events

June 7, 2014
July 11, 2014
January 10, 2015

manu uranga

Manu Uranga (Zumaia, Gipuzkoa, 1980). Eskultura eta ikus-entzunezko hizkuntza bitarteko direla, espazioaren antolaketa fisikoaren aldaketak aztertzeko prozesuei buruzko gogoeta irekiak dira bere azken lanak. Arte Ederretan lizentziatua da (2005) eta Ikerketa eta Sormena Artean masterra egin du (EHU).

Honako hauek dira bakarka egin dituen azken erakusketak: Decúbito manual - Eskuzko etzanera (Dos de Mayo 25. Bilbao proiektuaren hirugarren eta azken atala), Barriek programaren barruan, Rekalde aretoan (Bilbo, 2013); Planos (bigarren atala), Arizko Dorretxean (Basauri, 2013), eta Planta (lehen atala), COAVN - Euskal Herriko Arkitektoen Elkargo Ofizialean (Bilbo, 2012).

Hainbat sari eta sormen arloko bekak jaso ditu, eta jarduera eta erakusketa kolektibo askotan hartu du parte: Gure Artea Rekalde aretoan (Bilbo, 2008); International Film Festival Róterdam eta Komende Fabrikaat, Artis Den Bosch (Herbehereak, 2008); El placer como control: del voyeurismo a la vigilancia Hangar-en (Bartzelona, 2009); International Short Film Festival Oberhausen (Alemania, 2010); MLDJ ekimena (Bilbo, 2011), eta Izena Gero Guggenheim Museoan (Bilbo, 2013). 2012an MLDJ argitaratu zuen David Martínez Suárez, Jon Otamendi eta Lorea Alfaro artistekin batera; ESKURA bideoen lehen saioa 2013ko abenduaren 27an, K2 tabernan, Zumaian. Manu Urangak koordinatuta. Artista partaideak: Itziar Okariz, Jon Mantxi, David Martínez Suárez, Marion Cruza Le Bihan, Julen Agirre Egibar, Dani Llaria, Koldo Almadoz, Iñigo Gartxi eta Manu Uranga.